Zakur zaunkak
Zakur zaunkak
2023, poesia
120 orrialde
978-84-19570-10-9
Azala: Alain Urrutia
Iñaki Irazu
1954, Asteasu
 
 

 

EZPAINAK

 

 

Pareko atean

bizi den alargunak

aitaren gordean

pintatu beharra

izaten zituen

            ezpainak

 

bere lagunekin

geratzen zen

egunetan eta:

behin etxetik

kalera aterata.

 

Egun batean,

beti bezala bueltan

pintura kentzen

ari zela, etxean

sartu aurretik

 

aita azaldu

zitzaion ezustean

etxeko atarian:

painuelua ezin ba

ahotik kendu…

 

“Ze… hainbesteko

katarroa  al dun ba?

Hainbesteko?”,

jokatu zion

elearen lehorrean.