kritikak:
Erloju hila, Jon Martin-Etxebeste,
El Diario Vasco, 2022-09-24
«Apur bat leku hobea izan daiteke mundua poesiaren betaurrekoetatik begiratzen bada. Oinazearen erreari eta haizearen ederrari sakonago erreparatzeko ohiturari eusten dio Otamendik».
Barru eta kanpo, Maddi Galdos Areta,
Argia, 2022-10-01
«Makinak, gauzak, zorion-testak eta azal puskak topa ditzake irakurleak lerrootan, eta guztiak denboraren joan-etorrian murgiltzeko gonbita egiten duela ohartuko da».
Poesia gaitz bat balitz, Hasier Rekondo,
Deia, 2022-10-08
«Haren azken poesia-liburu honek badu, halaber, zenbait borroka galdu, eta ez antzuren, aztarnen testigantzatik: sistema ekonomiko eta sozial bidegabeak, kapitalismoa zein post-kapitalismoa esan nahi baita, ondorioztatzen dituen eragin latzen testigu intimista bilakatuko da poeta».
Landuraren ehundura, Irati Majuelo,
Berria, 2022-10-09
«Geruza ugariko poemak direla esan daiteke, hiztegi bereziki aberatsa baliatuta, egunerokotasuneko tonu arina erakusten dutenak, batetik, baina ideia sakon eta kezka filosofikoekin korapilatzen direnak aldiro, artefaktu konplexua jarriz irakurlearen esku artean».