kritikak:
Indartsua eta borobila, Edorta Jimenez,
Euskaldunon Egunkaria, 1995-09-24
«Itsasoa beharko luke su honek erretzeko. Horregatik ote da itsasoa —eta ura, oro har— hain presente, hain utopiko, hain errepikatua liburu honetan? Minaren minez erditu beharreko liburu guztiak oraingo hau bezain eder jaiotzekoak badira, betoz lebenbailehen».
Memorian gauzatutako esplorazioa, Xabier Aldai,
Euskaldunon Egunkaria, 1995-11-11
«Poema indartsuak dira, patxadaz irakurtzera gonbidatzen zaituztenak estreinako, ondoren arnasa ere ebakitzen dutenak, mingarriak, baina guk badakigu minak baduela lurrik. Poema liburu baten neurria, besterik gabe».
Lurra eta amodioa, Javier Rojo,
El Correo, 1996-05-23
«Liburuak sinfonia baten itxura daukala irudituko zaio batzutan irakurleari, oinarrizko zenbait elementu (hitzak zein irudiak) liburuan zehar askotan errepikatzen baitira, lanari osotasuna emanez».
Lur bat zure minari, Urtzi Urrutikoetxea,
Euskaldunon Egunkaria, 2002-01-03
«Biluztu egiten dizkigu Otamendik sentimenduak. Gehienak esaldi luzez, sakon; amaitu ostean eten eta gelditu zaigun zaporea benetakoa ote den jakiteko berriz irakurtzekoak».
Polderrak eta almitza, Castillo Suarez,
111 aldizkaria, 2017-08
«Ni, zu, zuek, gu. Ez ditut bereizten poemotan. Han eta hemen. Hutsunea eta maitea. Maitetasuna eta herra. Maitatzea eta min eman nahi izatea; min ematea maitatu nahi denean».