kritikak:
Disoluzio agiriak, Igor Estankona,
Begitu, 2019-03-01
«Jose Luis Otamendi gure gelan sartu zen tximeleta eria bera da: hegakadak suabeak ditu, baina munduaren beste ertzean urakan haizea da. Poemak islatze bat sortzen dute inkontzientean, irabazi egiten dute irakurlea euren arnasa luze-luzeagaz».
Barne exiliotik idatzia, Igor Estankona,
Deia, 2019-03-02
«Otamendik nostalgiarik gabeko nostalgia ariketak oparitu dizkigu, eta idealizaziorik gabeko etorkizunez ohartarazi, Disoluzio agiriak trinko bezain arin, hunkigarri honetan».
Desegindakoarekin zimenduak sortzea, Aiora Sampedro,
Berria, 2019-03-31
«Ahapaldietan barrena garatzen ditu egileak ezereza berreraikitzeko hautematen dituen formak, ia era esperimental eta iradokitzailean. Baiki, horregatik bilakatzen da hain irakurketa indarberritzailea, esperimentaziorako eta ekintzarako gonbita bihurtzen baita, hain zuzen».
Aldarrikapen poetikoak, Javier Rojo,
El Correo, 2019-04-13
«Otamendiren poesia ideia batzuen aldarrikapena izan daiteke. Inoiz, baina, ez du panfletoaren izaerarik, eta ideia hauek elaborazio poetikoaren ondorioz denboraren igarotzearen aurreko jarrera existentziala azaltzeko ere balio dute».
Beroki bustien itsaskortasuna, Alex Uriarte,
Gara, 2019-05-11
«Betiko joandako garai zaharren eta oraino etorrera betean dauden garai berrien arteko aldi-txakurren gudan, egileari ez zaio erraza egiten bere lekua ganoraz topatzea eta berea ez dirudien aro bateko etengabeko disoluzio-prozesu batean barneratua dagoela ematen du».
(Des)ilusiozko paperak, Mikel Asurmendi,
argia.eus, 2020-04-24
«Jada ezin da atzera egin, ezin da inor zauritu aurreko garaira. Euskalduna askatuko da agian osmosi hutsez. Disoluzio modu bat omen da osmosia. Bat».
Disoluzio agiriak, Jon Mirena San Pedro,
Prest, 2020-05
«Disoluzioa, beraz. Deseraiketa. Nitasunetik idatzita, gu-a xedetzat harturik, poeta den tankerakoa agertzen zaigu, zorrotz, eskuzabal. Adina bere bidea jorratzen ari dela jakitun, gorputza du bere jardunaren abiapuntu, politikarako ardatza; zaurgarri, ahul, azaltzeko ahalke izan gabe».