EKANDUEN MUDA
larrialdietara deitzen denean
nor azalduko den ez daki inork:
zenbat organo pozoitu
zenbat bakarrizketa koral
itxialdi ekumeniko honetan
ebaska mikrotragedia bati begi eman
nahi gabe abian jarriz beste hamaika,
aterpea leihoa balkoia izan edo ez izan
eta agorafobiari zelan aurre egin
youtuberrei ikasita
buruak diost horrela ezin dela
bihotzak ezetz ezetz gibelak
duela gutxi arte beste batzuk ginela,
formol potoetan dabiltza igeri egun
oroitzapenen azalera igo nahi dutenak
izan edo ez izan
izan eta ez izan
etsaiak hiltzen zituztenak
errugabetu egiten genituen batzuetan
herria geu ginela uste genuenean
etxeko mamuak isiltzeko
ez da aski ispiluak ehunez estaltzea
orain bestelakoa da irudirik gabeko loa,
ez dago jakiterik nor etorriko den
larrialdietara deitzen denean