Goseak janak
Goseak janak
2018, poesia
96 orrialde
978-84-17051-20-4
azala: Ainara Lasa Perez
Idurre Eskisabel Larraņaga
1970, Beasain
 
2019, saiakera
 
Goseak janak
Idurre Eskisabel Larraņaga, 2018

Inozentziaren galerak eta nortasunaren eraikitzeak ardazten dute Idurre Eskisabel Larraņagaren aurreneko poema liburua. Nor izateak dakartzan funtsezko galderak, ekinak, jarrerak, begiratzeko erak, errotze berriak eta deserrotze eta gabetze minberak. Zenbat dagoen haututik eta zenbat ezarritakotik, amore ematetik, norbere ekinetik, konformatzetik. Eta nola jazotzen zaigun hori dena mundu honetan, nola baldintzatu eta eraldatzen gaituen besteekin dugun harremanak, nola mamitzen den gure gorputz partikularrean. Jabetze edo ahalduntze esperientzia gisa ageri da bizitza poema organiko hauetan.

bideoak:
Artefaktua (2019-01-26)
Hitzen Uberan (2018-11-06)
kritikak:
Komunikazio poesia, Javier Rojo, El Correo, 2018-11-24
«Poesia zuzena dugu hemengoa, ironikoa askotan. Eta baliabide poetikoen aldetik mugatua bada ere, idazlearen ikuspuntuak interesgarri bihurtzen du».
Gorputzak emanak, Joannes Jauregi, Berria, 2018-11-25
«Formari dagokionez, Eskisabelek bertsokera landua du oso; bertso lerroak kontzienteki ebakitzen ditu, eta oso dotore daude erabilita poemaz poema lortu nahi duen efekturako».
Basapiztia menperatzea, Alex Uriarte, Gara, 2018-12-15
«Eskisabelek estilo jasoa eta dotorea darabil inondik inora: forma aldetik produktu luze samarra da, baina banaketak modu zinez argitsuan daude eginak, irakurleari lanean interesatuta aurrera egiteko arrazoiak emanaz».
Amaren zama, alabaren jana, Mikel Asurmendi, argia.eus, 2019-06-07
«Ama da eta goseak janak bizi ditu. Arlo guztiak menperatzen ditu: soziala —politikoa, beraz— eta kulturala. Teoriaz fisika ere bai, horixe zailagoa izaki, arlo hori bere fisikoari dagokionean. Hartara, zientzialariari —fisikariari— poeta erne zaio».