Goseak janak
Goseak janak
2018, poesia
96 orrialde
978-84-17051-20-4
azala: Ainara Lasa Perez
Idurre Eskisabel Larraņaga
1970, Beasain
 
2019, saiakera
 

 

TATUAJEA

 

 

Orain, esaten dut,

bizitzak lilurak erantzi dizkidala

Ez dudala ez jainkorik,

ez printzerik,

ez gudaririk,

ez amatasunik

paparrean

Baizik eta bakardade bat aldamenean,

neuretasun bat bidearen azken mugan

 

Baina esaten ez dudan arren

jakin badakit

besteren itzal izateko desira hor dudala,

jainkotzearen txutea ordezkatzeko metadona,

orratz goriz tatuatuta,

behazunean