Goseak janak
Goseak janak
2018, poesia
96 orrialde
978-84-17051-20-4
azala: Ainara Lasa Perez
Idurre Eskisabel Larraņaga
1970, Beasain
 
2019, saiakera
 

 

ENTZUN

 

 

00:00 labeko erlojuan

 

Alabak botatako

Errauskineren koroa plastikozkoa jaso du

lurretik

 

Gosaritarako katiluak mahai gainean prest:

arrosa-berde-urdin-laranja,

distiratsu,

haurren gidaritza izpiritualaz jabetutako pailazoek

margotutako zorionaren ostadarra

 

Eta kolakaoa,

galletak…

zorionaren ostadar harri-kartoizkoa

atzozko biharrerako

(beti aurretik, beti aurrea hartzen)

 

00:00 labeko erlojuan

 

Mistol usaina eskuetan,

patata tortillarena adatsean,

izerdiarena bular artean

 

Begitarte maskaldu bat itzuli dio ispiluak,

makillajea

erdoka

ezpain ertzeko erroitzetan

 

00:00 labeko erlojuan,

zero eremua

 

Azkenean, isilik dago etxea:

ez ama, ez gol, ez krisi,

ez telefilmetako larrualdi perfektuen intziririk…

 

…eta aditu du arnas hots bat,

 

berea,

 

omen