GAUZAK ABANDONATZEA
—Oroitzapenen biltegiak gainezka egiten zidak —dio
eta halako puzzle desordenatu batekin parekatzen du.
—Zenbat eta gehiago metatu
gero eta ikasiago, ezta? —galdetu diot.
—Ikastea ez duk gehitzea —diost—,
ikastea gauzak abandonatzea duk,
beste barik, abandonatzen jakitea.