CHERRY STREET
De Guernica a Nueva York
pasando por Berlín liburuan
Agirre lehendakariak dio
New Yorken Cherry Street
euskaldunen kalea dela:
Gerezien Kalea.
Patu barregarria, edo mingarria, euskaldunona,
belaunaldiz belaunaldi gerezien zain
gereziak noiz helduko zain
noiz amaituko negu eternal hau
hain desiratua dugun udaberri hori gozatzeko.
Baina badaiteke udaberririk gurean?