Spray
Spray
2011, poesia
96 orrialde
978-84-92468-27-0
azala: Lander Garro
Paddy Rekalde
1964, Deustua
 
2006, nobela
2004, poesia
 

 

MENDE OSO BAT ATZERA

 

zuri-beltzeko paisaia lausotua agertzen da

aurrean daukadan argazki handitu honetan,

mende oso bat atzera naraman irudi zaharra

 

lausotuak mendi malkartsu horretako txabolak,

txapazko horma lotu gabeak eta egur makurrak

orduko giza miseria hura betikotu zigun irudi honetan

 

lausotuak argazkiko umeen begiradak ere

lupetza eta zarama artean ortozik eta olgetan batzuk,

argazki kamerari beldurrez begira geldi-geldi besteak

 

txakur pare bat eta asto gainkargatu bat igar daitezke,

txatar metak, putzuak eta arropa soka batzuetan zabalduta

zeru goibelean ikusten ez den eguzki baten beroaren zain

 

Ameriketako favelak, dio atzean daukadan gizonak,

argazki handituaren behean idatzia irakurri barik

Chabolismo en Bilbao

 

memoria ere lausotua daukagu, hil hurren,

eta gure ahanzturaren miseria nagusi ibiltzen da

dena-ondo-dena-dotore hiriotatik