Eskuen sustraiak
Eskuen sustraiak
2009, poesia
136 orrialde
978-84-92468-12-6
azala: Idoia Beratarbide
Oier Guillan
1975, Donostia
 
2020, nobela
2013, poesia
 

 

BRIGADISTA

 

telefonoak urrunera jaurti ditu bonbak

lekuz kanpo dagoen anabasak

hatz urratuekin zenbatu ditu

betazalak galdu dituzten gorpuak

 

bere ahotsa jaso dugunean

negarretan hasi zaigu odola

poesia ari du hemen baina ezin diogu esan

bizitza oroitzapen baten bazterrean hazten da

 

azken egunera arte iraun eta gero

tankeen ertzetik egin du ihes

zertarako jakin gabe

basamortuko hotza eztarritik kendu ezinik

 

bonbardaketek gezurra astindu duten bitartean

gauero hunkiturik bildu naiz

hautsak ozpindu dit arnasa

burmuinaren uhinetan

 

isilpean gorde dut berarekin han egoteko gogoa

ezusteko inbidia arraroa:

beldurra diot ausardiari baina ments dut

koherentziaren pozoia

 

itzuliko da inoiz

ekialdeko hiri erraustuetan itzala hilzorian utzirik

mendebaldeko autopistetan

auto-gezurren zama sentitzeko kemenez

 

teatroa ari duelako

egiaren ostarteetan