Eskuen sustraiak
Eskuen sustraiak
2009, poesia
136 orrialde
978-84-92468-12-6
azala: Idoia Beratarbide
Oier Guillan
1975, Donostia
 
2020, nobela
2013, poesia
 

 

HAUR HAUTSIAK

 

                badakit, hala ere, nola maitatzen den

                txikitan irakatsi zidaten / ikasi nuen

                (eta ikasten jarraitzen dut

                noizean behin ahazten dudan arren)

                                                          Jon Gerediaga

 

 

haur hautsi bat utzi dut gaur zure haur hautsiari so

dortokak paratuz mikrofonoen aurrean

zalantzei ozen esateko:

begietan pausatutako denbora da nire utopia

 

atzo zaren biharko hura maitatu nahi nuke

bere orrazkera ezberdinekin

bere ile txuri eta malko sozialistekin

hustasunari beldurrik ez dion arnasak bezala

 

bide bat egin dugu jada elkarrekin

eta mingarria da bidea

eta iraultza bezain pozgarria da bidea

geurea delako

 

nire amorruak zahartu duen hura zara

nire alaitasunak zedarritzen duen

algara eroak zaintzen zaitu

zure oskola zartatuko dudan beldurrez

 

gure aurrekoek ezin zuten imajinatu belarraren ertzetik

paperezko ezintasunaren maileguetatik

gaur garen batasun hautsia

gaur garen ur-jauzi isildua

 

gure etxeko ispiluak desioen gudarostea

gorde du kristalezko memorian

dortokaren burua bezain hauskor

 

irabazi dugun galeraren biografia da

aho baten dardararekin

batzen gaituen aldarrikapena