Kaxa huts bat
Kaxa huts bat
2007, poesia
96 orrialde
978-84-95511-94-2
azala: Xabier Gantzarain
Beņat Sarasola
1984, Donostia
 
2024, nobela
2019, nobela
2009, poesia
 

 

PETER PAN SINDROMEA

 

Ume garaiak oroitzeko modu asko dago.

Batzuek trasterotik mekano zaharrak

berreskuratzen dituzte, eta puzzleak,

100 piezatakoak, 200ekoak...

Eta iruditzen zaie ez direla

puzzle horiek atzera osatzeko gai,

metalezko xafla horiekin

helikopteroak eraikitzeko gai.

Euren miseria ikusten dute aurrez aurre.

Beste batzuk ikastola zaharreko

patiora joaten dira eta begi-bazterrez

porteriei behatzen diete.

Edo supernintendoa pizten dute berriz eta

atzamar lodi gorrituez oroitzen dira,

mandoari indarrez sakatzez minberatutakoak,

eta horri bizio deitzea txistea iruditzen zaie orain.

Argazki bilduma zaharrak hautsetatik atera

ezein garai iraganeko hobea dela konturatzeko.

Badira jostailu dendetara

lantzean behin sartzen direnak ere,

jostailu berriak begiratzen jarduten dute,

eta bat-batean konturatzen dira

zenbat zahartu diren denbora gutxian.

Nik uzkiko ileak kentzen ditut

umetasun pixka bat sentitzeko.