PROCESS ART: POEM Nº 1
Lehen: Aurreskua dantzatu. Ez badakizu, aldez aurretik dantza talde batean izena eman, matrikula ordaindu, klaseak jaso, jarrera ona eduki ikastaroan.
Bigarren: Egunkariko Zuzendariari sailean zure iritzi-artikulu bat argitara dezaten lortu. Mundu islamdarrean emakumeak pairatzen duen egoera salatu.
Hirugarren: Zauden zaudeneko objektuak baliatuz, Eusko Gudariak interpretatu eskuen perkusiozko kolpeen laguntzaz. Gogoan izan amaierako Gora Euskadi Askatuta! Gora! ere interpretatu behar dena.
Laugarren: Aurreko operazio bera baina Internazionala-rekin, eskuen ordez oinak erabiliz eta Gora Euskadi Sozialista! Gora! erreproduzituz amaieran.
Bosgarren: Liburua irakurtzea amaitu eta birziklatzera bota.
(Arestiko bost puntuak ordenan, segidan eta zintzotasunez osatuz gero, abracadabra, Arte Lan bat sortzen da, autoria zehatzik gabea, sortzaile-hartzaile logikaren kontrakoa, efimeroa, konprometitua, antiakademikoa, antikomertziala, antitaurinoa, antinuklearra, antimilitarra, antibiotikoa, antiklinala, abracadabra, antisorgailua.)