Coca-Cola bat zurekin
Coca-Cola bat zurekin
2024, nobela
328 orrialde
978-84-19570-28-4
Azala: Joaquin Gañez
Beñat Sarasola
1984, Donostia
 
2019, nobela
2009, poesia
2007, poesia
 
Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola, 2024

Frank O'Hara poetak zuzendutako lehen erakusketaren pase berezia New Yorken. 1960ko uda. Espainiako pintura eta eskultura berriaren lagin on bat biltzea da ideia, eta hautagaien artean daude nazioartean sona hartzen ari diren Oteiza eta Chillida izeneko artista bi ere. Artea erregimen frankista zuritzeko baliatu ez dadin adi daude, aldiz, beste zenbait. Eta, bitartean, O'Harak, lanak lan, Vincent Warren dantzari eta maitalearengan du jarrita bere gogo biziena.

      New York, Madril, Irun, Montevideo, Donostia, Miarritze. John Ashbery, Grace Hartigan, Luis Gonzalez Robles, Antoni Tapies, Diane di Prima, Ramos ahizpak. Iragan mendearen erdialdea igaro berritan, AEBetako eta Europako kultur mundua astindu zuten dozenaka izen sartu-irtenean dabiltza kontakizun honetan, argiaren —hala itsasertzeko egun batena, nola etxe-orratzen bitarteetakoa—, minduraren eta begirada ironiko bezain alai baten artetik. O'Hararen poemetan gertatzen den bezalatsu, hain justu. Haietako bati zor dio izena Beñat Sarasolaren bigarren nobelak.

audioak:
Aurkezpen pilula, (2024-09-04)
bideoak:
Kultursharea (2024-09-09)
kritikak:
Artez eta moldez, Joxe Aldasoro, Deia, 2024-10-05
«Pertsonaiak ez, pertsonak dira eleberrian agertzen diren protagonistak. Idazleak dokumentazio lan eskerga egiteaz gain, dokumentazio prozesu bera islatu du liburuan agertzen diren datuak biltzen lagundu dioten pertsonen bidez».