Kaxa huts bat
Kaxa huts bat
2007, poesia
96 orrialde
978-84-95511-94-2
azala: Xabier Gantzarain
Beņat Sarasola
1984, Donostia
 
2024, nobela
2019, nobela
2009, poesia
 

 

KANARIAK

 

Etxetik irten fardel txiki bat eskuan

Ordu bete, ordu bete gutxiago Kanarietan

Euririk ez, semaforoa hondaturik

Udaltzain bat, udaltzain bat gutxiago Kanarietan

Kotxeak haserre bozina joka

Otorrino bat, otorrino bat gutxiago Kanarietan

Loro bat diosala eginez kontsultan

Gor bat, gor bat gutxiago Kanarietan

Aireportu ondoko etxe salezinak maizterra du jada

Ohe bat, ohe bat gutxiago Kanarietan

Billeteak bururdi azpian

Amets bat, amets bat gutxiago Kanarietan

Esperoa itxaroten, istant hori ordu estrak sartzen

Esnatze bat, esnatze bat gutxiago Kanarietan

Ordutegi-taulari begira

Atzerapen bat, atzerapen bat gutxiago Kanarietan

Camel bat piztu hormako seinaleari so egin

Debeku bat, debeku bat gutxiago Kanarietan

Aireportuan lasterkak aurpegi hits anitz

Hegazkin-istripu bat, istripu bat gehiago Kanarietatik