Tundra
Tundra
2002, poesia
88 orrialde
84-95511-52-5
azala: Borja Estankona
Igor Estankona
1977, Artea
 
2020, poesia
2009, poesia
1998, poesia
 

 

HUNTZA

 

Mahai gainera eroritako ardoa legez loa,

eta ametsetan sortzen ditudan Brazilia horiek,

epe baterako lore gozoak.

Gerizperik gabeko ardoa legez loa,

ametsera dakart, edo dator,

edo ni naiz noana.

 

Iratzarriko naiz,

ohean ez da ardorik egongo dariola,

urkia zuria izango da berriro ardoarena,

musuarena, haizearena bezala.

Lotan egon diren haziek besoak zabalduko dituzte

prestatzen ari diren gezur geldoa

tenkatu ahal izateko saihetsaren bila.

Opatu egingo diet.

Baietz esango diet.

Norbaitek bultzatu ezik bizitzak ez du dardararik egiten,

ezin dugu beti arotza eta egurra izan aldi berean.