Aurkibidea
OHARRAK
Papera dudanez isiluneen antzeztoki
Memoria ez galtzeko oharrak - 1
Memoria ez galtzeko oharrak - 2
Memoria ez galtzeko oharrak - 3
Memoria ez galtzeko oharrak - 4
Memoria ez galtzeko oharrak - 5
ORBAINAK
Azalaren gozaroa itzulia izan dakigunean
Bildu nire igitai-ilargi izoztuaren jario zurbila
Ez dut sekula urratu nostalgiaren himena
Izurdeen dantza edota limoien lurrina ipar haizetzan
Kristalezko emakume izan nahirik
TATUAJEAK
Bete iezadazu bihotza zure kaligrafiaz
Izuz beteriko edontzi finak ditugu galderak
Eguraldiari buruz egin dezakegu berba
Arraroaren oroizale naizelako gogoratzen ditut
Amoniako-zaporea dastatu nahi ez eta
Hontza oheburura etorri eta basoa ekarri zizun
KONTRAZEINUAK
Pittin-pittinka eratu zitzaidan
Nire kumeak balantza batean olgatzen dira
Aurkibidea
OHARRAK
Papera dudanez isiluneen antzeztoki
Memoria ez galtzeko oharrak - 1
Memoria ez galtzeko oharrak - 2
Memoria ez galtzeko oharrak - 3
Memoria ez galtzeko oharrak - 4
Memoria ez galtzeko oharrak - 5
ORBAINAK
Azalaren gozaroa itzulia izan dakigunean
Bildu nire igitai-ilargi izoztuaren jario zurbila
Ez dut sekula urratu nostalgiaren himena
Izurdeen dantza edota limoien lurrina ipar haizetzan
Kristalezko emakume izan nahirik
TATUAJEAK
Bete iezadazu bihotza zure kaligrafiaz
Izuz beteriko edontzi finak ditugu galderak
Eguraldiari buruz egin dezakegu berba
Arraroaren oroizale naizelako gogoratzen ditut
Amoniako-zaporea dastatu nahi ez eta
Hontza oheburura etorri eta basoa ekarri zizun
KONTRAZEINUAK
Pittin-pittinka eratu zitzaidan
Nire kumeak balantza batean olgatzen dira
DIAGNOSTIKOA
Eritasun hau degeneratiboa da.
Gorputzeko ehun komunikatiboak suntsitzean datza:
azala uzkurtzean
(ferekekiko sentikortasuna galduz),
ikus-fokua murriztean
(irakurgai dugun liburuaren esparrura mugatuz).
Mintzatzea ere neketsua zaigu
eta berba bat ahoskatzen dugunero,
pseudopodo gris luzez hornituta jaiotzen da
eta egongelan zintzilik geratzen,
bere patua horixe bailitzan:
oherako orduaz ezer ez dakien ameba bakana izatea.
Belarria kalteturik, gotorlekuan gaude, gor.
Dasta-papilak eta mihia elbarriturik, nagi.
Sudurzuloak antena bilakatu,
eta segituan hautematen dugu
kexu baten erre-sunda edo erdeinuaren enpagu-hatsa.
Diagnostikoa:
isiltasun-minbizi ziklikoa.
Inkubazioaldia:
eroapena praktikatzeke pilaturiko aldikadak.
Maiztasuna (barkamenaren zientziak soluziorik
deskubritu ezean):
elkarren ondoan poto egin bezainbeste bider.
Profilaxi-tratamendua:
afari bat jatetxe polit batean, noizean behin,
eta goizero-goizero
pentsamendu alairen bat egun on esatean.