kritikak:
Erreskadan idatzia, Igor Estankona,
Deia, 2010-10-16
«Miren Agur Meabek ezagutzen du poesiaren teknika eta sano tonu gozoa lortu du, liburuari batasuna ematen diona. Batzuetan gogorrak dira esaten dituenak eta beste batzuetan nahikoa zaio baratzeko landareetan begirada pausatzea poesia egiteko, baina orokorrean ideia oso garatuak eta amaiera itxiak proposatzen dizkigu».
Esperientziatik, Javier Rojo,
El Correo, 2010-10-23
«Miren Agur Meaberen poema liburuetan beti ere zerbait aurkitzeko parada eskaintzen zaio irakurleari, irakurleak ere bere burua islatuta aurki baitezake halako poemetan».
Ametsetakoa da maitasuna?, Ainara Maia,
Gara, 2010-10-29
«Ilargiaren argitan ez nazazu utzi, ene maite. Ilargiaren argitan amaren beharra duen alaba bat naiz oraindik, ni neu ama izan arte behar hori izango baitut nik ere, eta hildakoekin hitz egitea osasungarria omen delako nire argazkia eta eskutitza sartu nion duela ia zortzi urte aitari hilkutxan».
Minaren usaina, Juan Ramon Makuso,
El Diario Vasco, 2010-12-31
«Miren Agurrek, bere poesia liburu guztietan, benetakotasuna du abiapuntu, eta Bitsa eskuetan berriro ere horren lekuko dugu. Bere bertsoetan ez dago gezurrik».
Bidegurutzetik, Leire Lopez Ziluaga,
Berria, 2011-01-23
«*Azalaren kodea osatzen duten poemekin alderatuta, tonu pausatuagoa dute liburu honetako testuek, beharbada, hausnarketarako joera handiagoa nabaritzen delako hemen. ».
Sarri apostolua eta inoiz euskalgeisha, Gema Lasarte,
Argia, 2011-01-30
«Hitz gutxitan, binomio fantastikoak ondo josten dakien poeta honek, gairik garratzenak eta txikienak elkarrekin lotuz poema handiak, esanahi handikoak, egiten dakiela erakutsi digu berriro».
Bitsa eskuetan, Ione Gorostarzu,
Galtzaundi, 2011-05-06
«Biluztasun sentsual batek bustitzen du liburua, bitsaren moduan hazi eta urtzen den gozamen intimo batek zipriztintzen, baina sarri eremurik garratzenetan murgiltzen da, eskuetatik ihesean doan bits hori itsasoko urarena bailitzan, gaziegia, aukeran».