Aurkibidea
OHARRAK
Papera dudanez isiluneen antzeztoki
Memoria ez galtzeko oharrak - 1
Memoria ez galtzeko oharrak - 2
Memoria ez galtzeko oharrak - 3
Memoria ez galtzeko oharrak - 4
Memoria ez galtzeko oharrak - 5
ORBAINAK
Azalaren gozaroa itzulia izan dakigunean
Bildu nire igitai-ilargi izoztuaren jario zurbila
Ez dut sekula urratu nostalgiaren himena
Izurdeen dantza edota limoien lurrina ipar haizetzan
Kristalezko emakume izan nahirik
TATUAJEAK
Bete iezadazu bihotza zure kaligrafiaz
Izuz beteriko edontzi finak ditugu galderak
Eguraldiari buruz egin dezakegu berba
Arraroaren oroizale naizelako gogoratzen ditut
Amoniako-zaporea dastatu nahi ez eta
Hontza oheburura etorri eta basoa ekarri zizun
KONTRAZEINUAK
Pittin-pittinka eratu zitzaidan
Nire kumeak balantza batean olgatzen dira

METAMORFOSIA
Narrastiak daude zure berben ostean,
zizt eginaz batera ezkutatzen dakiten sugeak.
Zu zeu oso-osorik bihurtzen zara ofidio zantar
eraso egitera oldartzen zarenean:
txinpart horiak nini hanpatuetan,
sugar moreak hobi izoztuetan,
pozoi beltza letagin zorrotzetan.
Sexua ere mizto gorri zaizu bihurtzen.
Amorruz kiribiltzen zatzaizkio nire isilaren koldarrari,
mespretxuz zipriztindu gura duzu nire egote mutua.
Lasai, maitea.
Ez nauzu irentsiko.
Lasai, laztana.
Gehien ere, borrokan galduriko ezkata zurrun apurrak
geratuko dira airean sakabanaturik,
dirdai-dirdai bion hizketan.