Aurkibidea
Gaua zulatzen duten ahausietan
Eskeintzak
Egunak
Itsasoa kristalezko goldez hildokatu
Arratsalde honetako orduak
Zure ezpainetako freskotasun bustia
Zure soinaren irrikaz irristatzen naiz
Zure irudi hautsia berrosotzeko
Zilarrezko garrak, belarra leunki musukatuz
Gogoratzen ote zara ortzia eta itsasoa
Itzala jo dute izarrek
Hautsi egin dira gau-eztarriaren sokak
Euria eta biok elkarregaz berbetan
Egunsentiko trenak
Izerdi hotz han, tantok, ez ote
Erraietako amorruan txertaturiko
Imsomnioa
Soneto profanatuak
Euskal mitologia
Azkena
Aurkibidea
Gaua zulatzen duten ahausietan
Eskeintzak
Egunak
Itsasoa kristalezko goldez hildokatu
Arratsalde honetako orduak
Zure ezpainetako freskotasun bustia
Zure soinaren irrikaz irristatzen naiz
Zure irudi hautsia berrosotzeko
Zilarrezko garrak, belarra leunki musukatuz
Gogoratzen ote zara ortzia eta itsasoa
Itzala jo dute izarrek
Hautsi egin dira gau-eztarriaren sokak
Euria eta biok elkarregaz berbetan
Egunsentiko trenak
Izerdi hotz han, tantok, ez ote
Erraietako amorruan txertaturiko
Imsomnioa
Soneto profanatuak
Euskal mitologia
Azkena
Udaberriko bezperak
(kantatzeko kantak)
Nenufar zuriak alkohol usaina
dariela
neure boligrafoko tintetan
igeri
udaberriaren seinale
Lumabelar ostotxo zuriskak
hegaz
neure kuadernoko horrietan
alde egiten
udaberriaren seinale
I
Udaberriko bezperetan
Arratsak
Erdi lo
Geratzen dira
Horiska meheetan etzanda
Su estrainoenak pizten dira orduan
Nerabeen bihotzetan
Eta inguratsean
Erreboltara deitzen gaituen zerbait
arnasten da.
II
Heroea zara
Zeure buruaren aurka
Oldartu
Eta
Heroinaz
Zeure larrua
Hautsi duzu
Paretaren kontra jarri zaituztenei
Maiteagoa duzula
Pareta
Heuren fusil ahoak baino
Frogatzearren.
III
Gure lehen kantuak
Azkenak izanen zuentzat
Gure lehen suek
Hotzikarak eraginen zuei
Heriok piztuko bait ditu
Urrezko katabutetan
Ehortziren zaituztegu
Usoez inguraturik eta
Errespetatu eginen ditugu
Zuen konputagailuen lutoak
Ez bait ditugu
Beste sekulan ere
Abiaraziko.
IV
Prest ditut nire armak
eskuetara datorkidan
edozer
eta zuenganako
gorroto infinitoa
V
Erabaki sendoa
Munizioak amaituz gero
Prest gaude
Herkide hilen hezurkinak
Hartuta
Balak osotu eta
Tirokatzen segitzeko.
VI
Aingeruei idatzi diet
«Itxi itzazue zeruko ateak
Errebolta garaia heldu bait da
Utz itzazue santu ustelok
Heurei darien kiratsean itoten»
«Jainkoak sortu zituen klaseak
Zatozte ifernuko sutetara
Historiazko odolkietaz
Txintxiburdintzia egitera»
« Jainkoa ez bait da ezer zuek barik
Zatozte erreboltara
Birjinek gozatu egin gura zaituzte
eta ezin diezaiekezue mesede hau uka»
Badakit aingeruen erantzuna
Ortzadarrean behera etorriko dena
Hauetariko suzko eurite osteren batetan.
VII
Gu
asunak bezalakoak gara
aski da
zuek edozein bazterre
tan
kaka edo txiza egin
izatea
gutarikoak hazte
ko
Zuek
desagertutakoan ere
gu
bersortu eginen
gara
zeuen hondakinetan.
VIII
Urrunegi heldu da zuen gorrotoa
Unibertso osoaren bira eginda
Gerripean
Akuilatzen gaituen
Iltze muturra bihurtuta
Zeuen aurka
Garamatza.
IX
Gauren batetan
Kale ttukunketa zerbitzuetako
Argi birakorren pean
Joko dugu larrua
Zihur jakinen dugulako
Biharamunean
Zabortegiak heurak ere
Geureak izanen direna
Eta ez dugu
Inorako presarik izanen.