Aurkibidea
1985
1986
1987
1987ko irailak 15
TRIAL OF EXPLANATION
1988
1989
1990
1990eko martxoak 23
OLATUAK ETA GU
1990eko irailak 1
EZTA NAHITA ERE
1991
1991ko maiatzak 16
AMODIOZKO GOGOETA
1991ko azaroak 17
IZUAREN GAILURRIK SAKONENEAN
1992
1993
1993ko abenduak 12
HAURRA ITSASORANTZ
1994
1994ko martxoak 22
IPARRORRATZA
1994ko azaroak 30
BONBA ETA KIRIKO
1995
1995eko apirilak 28
NORA OTE DOA?
1996
1997
1997ko uztailak 12
EZBEHARREAN ZORION
1997ko abuztuak 31
BERTSO DEGENERATION
1998
1998ko irailak 21
EGOSKORRA ZEN
1999
1999ko martxoak 1
ERAKUSLEIHOEN INDARRA
1999ko maiatzak 3
NIRE KOLDARKERIA
1999ko maiatzak 20
ELKARTASUNA S.A.
1999ko maiatzak 22
HIRE BILA NABILEN
1999ko uztailak 19
INON IZATEKOTAN
1999ko azaroak 6
NI GEHIAGO NAIZ
2000
2000ko urtarrilak 25
POLTSA BEROA
2000ko maiatzak 8
POESIARI BURUZKO IPUINA
2000ko ekainak 29
ADISKIDETASUNA
2001
2001eko ekainak 16
POEMA HERMETIKOA
2001eko uztailak 28
GORROTATZEN ZAITUZTET ORAINDIK
2001eko abuztuak 9
PNEUMATIKO HAURRIDEA
2001eko irailak 23
I CAN'T GIVE YOU WHAT YOU WANT
2001eko abenduak 1
EURIA ARI DU
2002
2002ko urtarrilak 27
BELDURTIA ZEN
2002ko martxoak 8
HEMEN EGON DA LARRIA
2002ko martxoak 31
GIZA TXULETA GORDINAK
2002ko ekainak 9
AZKEN ESPALOIEN MUTURRETAN
2002ko irailak 21
ULERTZEN EZ DUDANA
2002ko urriak 30
GIZON BAT LOTAN
2002ko azaroak 15
ABESTIAK ABAILTZEN
2003
2003ko apirilak 17
ETXE HORIEK GUZTIAK
2003ko irailak 27
BIZIKLETA ANDREGAI
2003ko azaroak 6
HORTXE BERTAN, URRUN
2003ko azaroak 26
EZER HAUTSI GABE
2003ko abenduak 18
MAITASUNA MENDIAN GORA
2004
2004ko otsailak 3
GORRIRIK ETA ORTISIER
2004ko otsailak 16
TELE-ZABORRA ASKATASUNA DA
2004ko apirilak 27
ZEDARRITU GABEKO ETXE ATARIAK
2005
2005eko otsailak 24
PERTSONAREN ERDIAN
2005eko uztailak 29
AUTOSUNTSIKETARAKO LIBURUA
2005eko abuztuak 23
TXIKITAKO LAGUNIK ONENA
2005eko abenduak 24
HAU AMORRAZIOA!
2006
Aurkibidea
1985
1986
1987
1987ko irailak 15
TRIAL OF EXPLANATION
1988
1989
1990
1990eko martxoak 23
OLATUAK ETA GU
1990eko irailak 1
EZTA NAHITA ERE
1991
1991ko maiatzak 16
AMODIOZKO GOGOETA
1991ko azaroak 17
IZUAREN GAILURRIK SAKONENEAN
1992
1993
1993ko abenduak 12
HAURRA ITSASORANTZ
1994
1994ko martxoak 22
IPARRORRATZA
1994ko azaroak 30
BONBA ETA KIRIKO
1995
1995eko apirilak 28
NORA OTE DOA?
1996
1997
1997ko uztailak 12
EZBEHARREAN ZORION
1997ko abuztuak 31
BERTSO DEGENERATION
1998
1998ko irailak 21
EGOSKORRA ZEN
1999
1999ko martxoak 1
ERAKUSLEIHOEN INDARRA
1999ko maiatzak 3
NIRE KOLDARKERIA
1999ko maiatzak 20
ELKARTASUNA S.A.
1999ko maiatzak 22
HIRE BILA NABILEN
1999ko uztailak 19
INON IZATEKOTAN
1999ko azaroak 6
NI GEHIAGO NAIZ
2000
2000ko urtarrilak 25
POLTSA BEROA
2000ko maiatzak 8
POESIARI BURUZKO IPUINA
2000ko ekainak 29
ADISKIDETASUNA
2001
2001eko ekainak 16
POEMA HERMETIKOA
2001eko uztailak 28
GORROTATZEN ZAITUZTET ORAINDIK
2001eko abuztuak 9
PNEUMATIKO HAURRIDEA
2001eko irailak 23
I CAN'T GIVE YOU WHAT YOU WANT
2001eko abenduak 1
EURIA ARI DU
2002
2002ko urtarrilak 27
BELDURTIA ZEN
2002ko martxoak 8
HEMEN EGON DA LARRIA
2002ko martxoak 31
GIZA TXULETA GORDINAK
2002ko ekainak 9
AZKEN ESPALOIEN MUTURRETAN
2002ko irailak 21
ULERTZEN EZ DUDANA
2002ko urriak 30
GIZON BAT LOTAN
2002ko azaroak 15
ABESTIAK ABAILTZEN
2003
2003ko apirilak 17
ETXE HORIEK GUZTIAK
2003ko irailak 27
BIZIKLETA ANDREGAI
2003ko azaroak 6
HORTXE BERTAN, URRUN
2003ko azaroak 26
EZER HAUTSI GABE
2003ko abenduak 18
MAITASUNA MENDIAN GORA
2004
2004ko otsailak 3
GORRIRIK ETA ORTISIER
2004ko otsailak 16
TELE-ZABORRA ASKATASUNA DA
2004ko apirilak 27
ZEDARRITU GABEKO ETXE ATARIAK
2005
2005eko otsailak 24
PERTSONAREN ERDIAN
2005eko uztailak 29
AUTOSUNTSIKETARAKO LIBURUA
2005eko abuztuak 23
TXIKITAKO LAGUNIK ONENA
2005eko abenduak 24
HAU AMORRAZIOA!
2006
2004ko martxoak 17
HILOTZEZ BETETAKO ZORIONA
Ez dakit zer burutaziok eraman ninduen martxoaren 2an nire koadernoan ohar hori idaztera: «Hilotzez betetako zoriona». Uste dut Morauren Txukalda disko berriko Gure zoriontasuna kantuko hitzen ondorio izan zela, neu konturatu gabe, ohartxo hura. Aho bizarrik gabeko hitzak Moraurenak!
Egun batzuk geroago, martxoaren 6an, Euskal Herriko hainbat arazo politikoren inguruan hizketan, esaldi biribila bota zidan adiskide batek: «Estatua duk biolentzia egoera puru-puruan». Nork uka dezake hori?
Martxoaren 11n, berriz, ondo gogoan izango duzuen moduan, hilotzez bete zen telebista.
Ez dut martxoaren 11n Madrilen izandako atentatuen inguruan zentzuzko hitz askorik entzun harrezkero. Arnaldo Otegiren erreakzioa goraipatu dute askok, zorionak eman dizkiote; baina Otegik ere ez dio erantzunik eman egin behar litzaiokeen eta inork egin ote dion ez dakidan galderari: non dago muga? Zilegi bekit demagogia pixka bat (han eta hemen ikasia), galdera hau egiteko: pepita-saltzaile bat bere denda koxkorreko mostradore atzean tiroz josita zerraldo uztea, adibidez, asko jota, konpondu beharreko gatazka baten testuinguruan kokatu beharreko gertaera deitoragarria al da, pepita-saltzailea PPko zinegotzia baldin bada Zumarragan?
Batzuen ikuspegitik begiratuta eta ez guztiz logikarik gabe, ez al da gutariko edozein dela El Pozo del Tío Raimundokoa, dela Txakurzulokoa ETAkide batentzat PPko zinegotzia izan daitekeena bezain garbigarria, mundu mailako esklabotasun globalizatuak aberastutako Mendebaldeko gizarte zapaltzaileko kide garenez, gizarte hori gure lanaren eta kontsumoaren bidez indartzen dugunez?
Non dago muga? Zoritxarrez, Estatua da benetan mugak jartzeko ahalmena duen bakarra, ez alferrik baita «biolentzia egoera puru-puruan». Gertuko adibide bat jartzearren: nola egongo ote da Julen Atxurra artikulu honek argia ikusten duenean?
Nik ere pena eta amorrua sentitu dut telebistako irudiei begira. Eta, aitor dezadan, beldurra ere bai: 2001eko irailaren 12an, leihotik aeroplano txiki bat ikusi eta etxearen kontra jotzera etorriko zela pentsatu ez nuen ba, pilotu suizida batek gidatuta!
Baina gure zoriona lehenagotik zegoen hilotzez kartoletaraino beteta.