Aurkibidea
1985
1986
1987
1987ko irailak 15
TRIAL OF EXPLANATION
1988
1989
1990
1990eko martxoak 23
OLATUAK ETA GU
1990eko irailak 1
EZTA NAHITA ERE
1991
1991ko maiatzak 16
AMODIOZKO GOGOETA
1991ko azaroak 17
IZUAREN GAILURRIK SAKONENEAN
1992
1993
1993ko abenduak 12
HAURRA ITSASORANTZ
1994
1994ko martxoak 22
IPARRORRATZA
1994ko azaroak 30
BONBA ETA KIRIKO
1995
1995eko apirilak 28
NORA OTE DOA?
1996
1997
1997ko uztailak 12
EZBEHARREAN ZORION
1997ko abuztuak 31
BERTSO DEGENERATION
1998
1998ko irailak 21
EGOSKORRA ZEN
1999
1999ko martxoak 1
ERAKUSLEIHOEN INDARRA
1999ko maiatzak 3
NIRE KOLDARKERIA
1999ko maiatzak 20
ELKARTASUNA S.A.
1999ko maiatzak 22
HIRE BILA NABILEN
1999ko uztailak 19
INON IZATEKOTAN
1999ko azaroak 6
NI GEHIAGO NAIZ
2000
2000ko urtarrilak 25
POLTSA BEROA
2000ko maiatzak 8
POESIARI BURUZKO IPUINA
2000ko ekainak 29
ADISKIDETASUNA
2001
2001eko ekainak 16
POEMA HERMETIKOA
2001eko uztailak 28
GORROTATZEN ZAITUZTET ORAINDIK
2001eko abuztuak 9
PNEUMATIKO HAURRIDEA
2001eko irailak 23
I CAN'T GIVE YOU WHAT YOU WANT
2001eko abenduak 1
EURIA ARI DU
2002
2002ko urtarrilak 27
BELDURTIA ZEN
2002ko martxoak 8
HEMEN EGON DA LARRIA
2002ko martxoak 31
GIZA TXULETA GORDINAK
2002ko ekainak 9
AZKEN ESPALOIEN MUTURRETAN
2002ko irailak 21
ULERTZEN EZ DUDANA
2002ko urriak 30
GIZON BAT LOTAN
2002ko azaroak 15
ABESTIAK ABAILTZEN
2003
2003ko apirilak 17
ETXE HORIEK GUZTIAK
2003ko irailak 27
BIZIKLETA ANDREGAI
2003ko azaroak 6
HORTXE BERTAN, URRUN
2003ko azaroak 26
EZER HAUTSI GABE
2003ko abenduak 18
MAITASUNA MENDIAN GORA
2004
2004ko otsailak 3
GORRIRIK ETA ORTISIER
2004ko martxoak 17
HILOTZEZ BETETAKO ZORIONA
2004ko apirilak 27
ZEDARRITU GABEKO ETXE ATARIAK
2005
2005eko otsailak 24
PERTSONAREN ERDIAN
2005eko uztailak 29
AUTOSUNTSIKETARAKO LIBURUA
2005eko abuztuak 23
TXIKITAKO LAGUNIK ONENA
2005eko abenduak 24
HAU AMORRAZIOA!
2006
Aurkibidea
1985
1986
1987
1987ko irailak 15
TRIAL OF EXPLANATION
1988
1989
1990
1990eko martxoak 23
OLATUAK ETA GU
1990eko irailak 1
EZTA NAHITA ERE
1991
1991ko maiatzak 16
AMODIOZKO GOGOETA
1991ko azaroak 17
IZUAREN GAILURRIK SAKONENEAN
1992
1993
1993ko abenduak 12
HAURRA ITSASORANTZ
1994
1994ko martxoak 22
IPARRORRATZA
1994ko azaroak 30
BONBA ETA KIRIKO
1995
1995eko apirilak 28
NORA OTE DOA?
1996
1997
1997ko uztailak 12
EZBEHARREAN ZORION
1997ko abuztuak 31
BERTSO DEGENERATION
1998
1998ko irailak 21
EGOSKORRA ZEN
1999
1999ko martxoak 1
ERAKUSLEIHOEN INDARRA
1999ko maiatzak 3
NIRE KOLDARKERIA
1999ko maiatzak 20
ELKARTASUNA S.A.
1999ko maiatzak 22
HIRE BILA NABILEN
1999ko uztailak 19
INON IZATEKOTAN
1999ko azaroak 6
NI GEHIAGO NAIZ
2000
2000ko urtarrilak 25
POLTSA BEROA
2000ko maiatzak 8
POESIARI BURUZKO IPUINA
2000ko ekainak 29
ADISKIDETASUNA
2001
2001eko ekainak 16
POEMA HERMETIKOA
2001eko uztailak 28
GORROTATZEN ZAITUZTET ORAINDIK
2001eko abuztuak 9
PNEUMATIKO HAURRIDEA
2001eko irailak 23
I CAN'T GIVE YOU WHAT YOU WANT
2001eko abenduak 1
EURIA ARI DU
2002
2002ko urtarrilak 27
BELDURTIA ZEN
2002ko martxoak 8
HEMEN EGON DA LARRIA
2002ko martxoak 31
GIZA TXULETA GORDINAK
2002ko ekainak 9
AZKEN ESPALOIEN MUTURRETAN
2002ko irailak 21
ULERTZEN EZ DUDANA
2002ko urriak 30
GIZON BAT LOTAN
2002ko azaroak 15
ABESTIAK ABAILTZEN
2003
2003ko apirilak 17
ETXE HORIEK GUZTIAK
2003ko irailak 27
BIZIKLETA ANDREGAI
2003ko azaroak 6
HORTXE BERTAN, URRUN
2003ko azaroak 26
EZER HAUTSI GABE
2003ko abenduak 18
MAITASUNA MENDIAN GORA
2004
2004ko otsailak 3
GORRIRIK ETA ORTISIER
2004ko martxoak 17
HILOTZEZ BETETAKO ZORIONA
2004ko apirilak 27
ZEDARRITU GABEKO ETXE ATARIAK
2005
2005eko otsailak 24
PERTSONAREN ERDIAN
2005eko uztailak 29
AUTOSUNTSIKETARAKO LIBURUA
2005eko abuztuak 23
TXIKITAKO LAGUNIK ONENA
2005eko abenduak 24
HAU AMORRAZIOA!
2006
2004ko otsailak 16
Bizitza baldin bada ondasunik handiena, bizitza osoki hurkoaren aldeko ongintzari eskaini nahi dionak pentsa dezake, bizitzaren aldeko jarrera muturreraino eramanez, mundura ahalik eta pertsona gehien ekartzea lehenetsi behar duela, aurretik etorriak garenon onurari, plazerari eta zorionari eskainitako lanak eta nekeak baztertuta horretarako; bere onurari, plazerari eta zorionari eskainitakoak barne, jakina.
Munduan izan diren iraultzaile eta misiolari handi eta sakrifikatuenen gainetik kokatuko litzateke, ikuspuntu horretatik begiratuta, jokabide horri zintzotasunez eta bere gorputzaren azken aukeretarainoko ahaleginez lotutakoa. Ez litzateke funts logikorik gabea sinestunak xede horretara mugarik gabeko suhartasunez bultzatuko lituzkeen erlijioa; ondoriozko ezintasun eta oinaze guztiak egonarriz, etsipenez eta irmotasun estoikoz eramaten lagunduko lukeen fedea.
Ez dut, hala ere, sekula horrelako konturik entzun edo irakurri, ezta film edo nobela bateko planteamendu gisa ere. Harrigarria da.
Jose Saramagok, esaterako, nobela ederra idatziko zukeen, berari bururatu balitzaio.
* * *
TELE-ZABORRA ASKATASUNA DA
Azken hilabeteetan utzi egin diot ezkertiar eta progre izateari. Orain ez naiz koherentea, ez dut koherente izan beharrik sentitzen. A zer arindua!
Lana egiten dut, diruagatik, ez naizelako aberatsa eta beste erremediorik ez dudalako. Baina orain lanetik kanpoko orduak moralik eta betebeharrik gabekoak ditut guztiz. Libreak!
Horregatik orain, duela bospasei hilabete ez bezala, telebista daukat etxean, eta kezkarik, beldurrik eta erruduntasun sentimendurik txikiena ere gabe ematen ditut orduak haren aurrean, zoriontsu. Gaueko ordu txikietan batez ere, lerdokeriaren neurriak gora egiten duenean. Orgasmoetan bezala izaten da: uneak harrapatzen zaituenean, inoizko gorenera iritsi zarelako irudipena duzu, laino guztien gainetik, muga guztietatik haratago, gaindiezinezko puntu ezin goitarragoraino.
Nahi dutena esango dute, baina tele-zaborra deitzen duten hori oso eskergarria da, oso aberasgarria, eta batez ere laguntza handia ikuslearen barne-oreka psikologikorako. Ni behintzat asko lasaitzen nau mundu honi hain injustua, hain desorekatua, hain gordina, hain ankerra, nahi duzuen guztia... telebistaren leihotik begiratzeak.
Ez baitago tele-zaborra deitzen duten horretan agertzen diren lerdo horiek guztiak batera beren miseriarik lohienak haizatzen ikustea bezalakorik norberaren burua betebehar moralaren alferrikako zama astun eta absurdutik askatzeko. Horienak ikusi ondoren, zer dira ba norberaren miseria guztiz xume, arrunt, inozoak? Txikikeriak, umekeriak, deus ez. Eta areago: lerdoago izateko gogoa pizten zaizu. Ez da erraza, baina horiek guztiak bezain lerdoa eta higuingarria banintz, zer? Hobe! Baliatu! Atera zukua eta segi aurrera! Zergatik ez ba? Nor demontrek eta zer arraioren izenean jarri behar dizkit ba mugak?
Gustura oheratu ohi naiz, lasai, irri zabalez. Lehen, ezkertiarra eta progrea nintzenean, ia-ia intelektuala, Krimena eta zigorra eta horrelakoak irakurtzen nituen. Orain tele-zaborra ikusten dut. Ez dago kolorerik! Tele-zaborra Dostoievski baino askoz ere eraginkorragoa da. Tele-zaborrak askoz libreago egiten nau. Tele-zaborra askatasuna da.
* * *
Kirolariaren benetako poza irabaztea da, ez behiala irabazi izana, hain gutxi garaikurra. Gisa berean, idazlearen benetako poza idaztea da, ez behiala idatzi izana, hain gutxi testua. Funtsean, idatzitakoak ez baitu ezertarako balio, garaikurrak ere ezertarako balio ez duen bezala. Orobat, ezertarako balio gabeak dira behiala idatzi edo irabazi izana ere. Behiala maite izana edo maitatua izana bezalaxe.