Aurkibidea
1985
1986
1987
1987ko irailak 15
TRIAL OF EXPLANATION
1988
1989
1990
1990eko martxoak 23
OLATUAK ETA GU
1990eko irailak 1
EZTA NAHITA ERE
1991
1991ko maiatzak 16
AMODIOZKO GOGOETA
1991ko azaroak 17
IZUAREN GAILURRIK SAKONENEAN
1992
1993
1993ko abenduak 12
HAURRA ITSASORANTZ
1994
1994ko martxoak 22
IPARRORRATZA
1994ko azaroak 30
BONBA ETA KIRIKO
1995
1995eko apirilak 28
NORA OTE DOA?
1996
1997
1997ko uztailak 12
EZBEHARREAN ZORION
1997ko abuztuak 31
BERTSO DEGENERATION
1998
1998ko irailak 21
EGOSKORRA ZEN
1999
1999ko martxoak 1
ERAKUSLEIHOEN INDARRA
1999ko maiatzak 3
NIRE KOLDARKERIA
1999ko maiatzak 20
ELKARTASUNA S.A.
1999ko maiatzak 22
HIRE BILA NABILEN
1999ko uztailak 19
INON IZATEKOTAN
1999ko azaroak 6
NI GEHIAGO NAIZ
2000
2000ko urtarrilak 25
POLTSA BEROA
2000ko ekainak 29
ADISKIDETASUNA
2001
2001eko ekainak 16
POEMA HERMETIKOA
2001eko uztailak 28
GORROTATZEN ZAITUZTET ORAINDIK
2001eko abuztuak 9
PNEUMATIKO HAURRIDEA
2001eko irailak 23
I CAN'T GIVE YOU WHAT YOU WANT
2001eko abenduak 1
EURIA ARI DU
2002
2002ko urtarrilak 27
BELDURTIA ZEN
2002ko martxoak 8
HEMEN EGON DA LARRIA
2002ko martxoak 31
GIZA TXULETA GORDINAK
2002ko ekainak 9
AZKEN ESPALOIEN MUTURRETAN
2002ko irailak 21
ULERTZEN EZ DUDANA
2002ko urriak 30
GIZON BAT LOTAN
2002ko azaroak 15
ABESTIAK ABAILTZEN
2003
2003ko apirilak 17
ETXE HORIEK GUZTIAK
2003ko irailak 27
BIZIKLETA ANDREGAI
2003ko azaroak 6
HORTXE BERTAN, URRUN
2003ko azaroak 26
EZER HAUTSI GABE
2003ko abenduak 18
MAITASUNA MENDIAN GORA
2004
2004ko otsailak 3
GORRIRIK ETA ORTISIER
2004ko otsailak 16
TELE-ZABORRA ASKATASUNA DA
2004ko martxoak 17
HILOTZEZ BETETAKO ZORIONA
2004ko apirilak 27
ZEDARRITU GABEKO ETXE ATARIAK
2005
2005eko otsailak 24
PERTSONAREN ERDIAN
2005eko uztailak 29
AUTOSUNTSIKETARAKO LIBURUA
2005eko abuztuak 23
TXIKITAKO LAGUNIK ONENA
2005eko abenduak 24
HAU AMORRAZIOA!
2006
Aurkibidea
1985
1986
1987
1987ko irailak 15
TRIAL OF EXPLANATION
1988
1989
1990
1990eko martxoak 23
OLATUAK ETA GU
1990eko irailak 1
EZTA NAHITA ERE
1991
1991ko maiatzak 16
AMODIOZKO GOGOETA
1991ko azaroak 17
IZUAREN GAILURRIK SAKONENEAN
1992
1993
1993ko abenduak 12
HAURRA ITSASORANTZ
1994
1994ko martxoak 22
IPARRORRATZA
1994ko azaroak 30
BONBA ETA KIRIKO
1995
1995eko apirilak 28
NORA OTE DOA?
1996
1997
1997ko uztailak 12
EZBEHARREAN ZORION
1997ko abuztuak 31
BERTSO DEGENERATION
1998
1998ko irailak 21
EGOSKORRA ZEN
1999
1999ko martxoak 1
ERAKUSLEIHOEN INDARRA
1999ko maiatzak 3
NIRE KOLDARKERIA
1999ko maiatzak 20
ELKARTASUNA S.A.
1999ko maiatzak 22
HIRE BILA NABILEN
1999ko uztailak 19
INON IZATEKOTAN
1999ko azaroak 6
NI GEHIAGO NAIZ
2000
2000ko urtarrilak 25
POLTSA BEROA
2000ko ekainak 29
ADISKIDETASUNA
2001
2001eko ekainak 16
POEMA HERMETIKOA
2001eko uztailak 28
GORROTATZEN ZAITUZTET ORAINDIK
2001eko abuztuak 9
PNEUMATIKO HAURRIDEA
2001eko irailak 23
I CAN'T GIVE YOU WHAT YOU WANT
2001eko abenduak 1
EURIA ARI DU
2002
2002ko urtarrilak 27
BELDURTIA ZEN
2002ko martxoak 8
HEMEN EGON DA LARRIA
2002ko martxoak 31
GIZA TXULETA GORDINAK
2002ko ekainak 9
AZKEN ESPALOIEN MUTURRETAN
2002ko irailak 21
ULERTZEN EZ DUDANA
2002ko urriak 30
GIZON BAT LOTAN
2002ko azaroak 15
ABESTIAK ABAILTZEN
2003
2003ko apirilak 17
ETXE HORIEK GUZTIAK
2003ko irailak 27
BIZIKLETA ANDREGAI
2003ko azaroak 6
HORTXE BERTAN, URRUN
2003ko azaroak 26
EZER HAUTSI GABE
2003ko abenduak 18
MAITASUNA MENDIAN GORA
2004
2004ko otsailak 3
GORRIRIK ETA ORTISIER
2004ko otsailak 16
TELE-ZABORRA ASKATASUNA DA
2004ko martxoak 17
HILOTZEZ BETETAKO ZORIONA
2004ko apirilak 27
ZEDARRITU GABEKO ETXE ATARIAK
2005
2005eko otsailak 24
PERTSONAREN ERDIAN
2005eko uztailak 29
AUTOSUNTSIKETARAKO LIBURUA
2005eko abuztuak 23
TXIKITAKO LAGUNIK ONENA
2005eko abenduak 24
HAU AMORRAZIOA!
2006
2000ko maiatzak 8
POESIARI BURUZKO IPUINA
Arte garaikide edo modernoko hainbat margolan, eskultura eta bestelako artelanen aurrean, maiz izaten dugu gisa horretako lanak, erakusten zaizkigunak bezain on eta ikusgarriak gutxienez, guk geuk ere aise egin genitzakeelako irudipena; edo ume batek, zoro batek, edonork. Orobat gertatzen da poesiarekin, poesia garaikide edo modernoarekin behintzat, poesia abangoardista hermetikoarekin.
Ideia horrek sustatuta, pintura eta eskultura arloetan inoiz egin izan dut esperimenturik, eta, tira, ez dira zeharo gaizki atera horietako batzuk, baina teknika aldetik oso baldarra naiz, eta hori, bitxia badirudi ere, muga handia izan da niretzat. Horrelako esperimentuetan nekez geratzen baita bat lehen emaitzarekin guztiz konforme. Eta lehen emaitza horri aldaketak egiten hasteko garaian datoz komeriak.
Idazte lanetan, aldiz, teknika aldetik ez dut gisa horretako mugarik sentitzen. Horregatik, arte plastikoen arloan izandako zailtasunekin etsi samartuta, burura aurrenik etorritako hitzak aliritzira konbinatu eta, neke handirik gabe, poema liburua osatzea otu zitzaidan behin, hots, poemario aizuna, poema aizun garaikide abangoardista moderno hermetikoz osatua, noski, aizuntasun hori igartzerik izan ez zedin. Liburu hura lehiaketa batera aurkeztu eta irabazle izatea litekeena zela ere pentsatu nuen, eta gero argitara eman eta poesiazaleen txalo eta gorazarreak jasotzerik ere izango nuela agian. Pinturan edo eskulturan baino aukera handiagoak nituen behintzat.
Baina burura aurrenik etorritako hitzak aliritzira konbinatzen hasita, konbinazio haiekin ez nintzen konforme gelditzen. Teknika aldetik horretarako mugarik ez nuenez, hitzak beste era batera ordenatzen nituen behin eta berriz, lerro osoak kendu, hitzak erantsi, lekuz aldatu, beste tonu batekin aproba egin... Harik eta hasieran aliritzira sortu eta azarearen esku utzitako poema aizuna, azkenean, neure gustura gelditzen zen arte. Orain poema aizun horiek diren bezala baino ezin ditut onartu: hitz bakoitza dagokion tokian dago; ez dago hitz bat ere soberan eta ez da inon ezein hitzik ments. Eta liburuak behar dituen poemak ditu, ez gehiago eta ez gutxiago. Zail izango nuke hitz, lerro, ahapaldi eta poema bakoitzaren zergatikoa eta esanahia zehatz-mehatz azaldu edo arrazoitzea, baina halaxe behar dute eta kito.
Lehiaketa aski garrantzitsua irabazi dut nire poema liburuarekin, eta argitaratu dudanean harrera ona izan du poesiazaleen artean.
Orain, jakina, haiekin horrenbeste lan eta ardura hartu ostean, ez ditut nire liburukoak poema aizuntzat jotzen, zinezko poematzat baizik.