Bizitzaren bazterrean geratzen diren kontuak, Estibalitz Ezkerra,
Euskaldunon Egunkaria, 2000-12-09
«Liburua harri bat balitz, Xabier Aldai hargina litzateke, eta ipuinak, harrian bertan zizelkaturiko istorioak. Istorio laburrak, baina benetako harribitxiak dira. Kolpeka idazten du azpeitiarrak, kemenez, eta ipuin horien aurrean irakurlea ezingo da modu pasibo batean gelditu».