Dimisioa
Dimisioa
2023, narrazioa
160 orrialde
978-84-19570-13-0
Azala: Mikel Uribetxeberria
Juan Luis Zabala
1963, Azkoitia
 
2022, poesia
2017, narrazioak
2006, narrazioak
2000, nobela
1996, nobela
1994, ipuinak
 

 

Bada tragikotasun bat modernitatean:

biraka dabilen eta inongo eskuk zuzentzen ez duen

bolante handi baten moduko zerbait da.

Louis Aragon

 

Batzuetan txanponek, erle-multzo suminduetan,

haur abandonatuak zulatu eta irensten dituzte.

Irteten diren lehenek beren hezurrekin ulertzen dute

ez dela ez paradisurik eta ez amodio hostobakandurik izango:

badakite zenbaki eta legeen lohira doazela,

arterik gabeko jokoetara, fruiturik gabeko izerdietara.

Federico Garcia Lorca

 

Argia eta aurrerapena leku orotan…

baina bihotzean zalantzak,

eta zergatik isurtzen diren ez dakigun malkoak,

eta nondik datozen ez dakigun minak.

Rosalia de Castro

 

Lagun hilgarria da jakintza

ez bada hari eusten dion araurik.

Gizakien patua, ikusten ari naiz,

zoroen esku dago.

Pete Sinfield / King Crimson

 

Inoiz ez dago istripurik mundu perfektu batean.

Jimmy Destri / Blondie

 

Zer dio [Muhammad] Yunusek? Funtsean, hondamendi global, ikaragarri eta konponezin baterako baldintza guztiak batu direla, eta, hala ere, haren ustez, ihes egingo diogula horri, beste aukerarik izango ez dugunez, hobeak izango garelako etorkizunean. Gure egoaren tiraniatik eta horri lotutakoetatik askatuko garela: beldurra, diruzalekeria, lehia. Agian, guri ez baina gure seme-alabei kitzikagarri eta dibertigarri irudituko zaiela, Internet lagun dutela, askapen horretarako tresna zehatzak asmatzea. Belaunaldi baten edo biren buruan, gure mundu frenetiko eta etsigarria, diruarekiko bere obsesioarekin, guztiz ulertezina gertatuko dela gure ondorengoentzat: horrela bizi ziren benetan?

Emmanuel Carrere

 

Diru zakarrak bihotzik ez du

lotuko dugu gogor ta estu

haz ez dadin gizonen gain.

Xabier Lete

 

Energia-politikak ideologia gutxiago eta teknologia gehiago behar du.

Josu Jon Imaz

 

Makina batek baino ezin lezake

bere gain hartu munduko oinaze guztia.

Makina soil, efikaz eta bidezko batek.

Olga Tokarczuk

 

Beldurgarria da etorkizuna

gure esku egotea.

Maialen Lujanbio