Liztor mutanteak
Liztor mutanteak
2022, narrazioa
144 orrialde
978-84-17051-88-4
Azala: Lander Garro
Santi Leoné
1972, Iruńea
 
 
Liztor mutanteak
Santi Leoné, 2022

“Hemendik hurbil, liztor mutanteen arraza berri bat hazten ari da”. Horiek badira izan zerbaiten abisu
—mehatxu, akaso—, eta, haien asots gogaikarria nola, aitortu gabeko fantasiak eta zama diren bizi puskak gainetik astindu nahian ari dira hamar kontakizun hauetako protagonistak.

      Eritasunak erauzitako lo orduetan, largabistarekin pareko bizilaguna behatzen duen andrea; maitalearen etxetik seme txikia den ospitalera lasterka doan gizona; mundu literarioaren azpi jokoak eta lerro arteak; superheroien unibertsoak, porno atariak eta maitasun perfektuak; haur kanpalekuetako putzuen sakonera; Döner Kebab batean pizza margherita bat jatea; ohatzeko epeltasun ezagunaren ifrentzuaz jabetzea. Ziztadak, den-denak.

      Hartutako erabakien eta, batik bat, hartu gabekoen gainean hazka egiten du Santi Leonéren estreinako ipuin liburuak.

bideoak:
Hitzokei (2023-02-10)
Ttap (2022-06-18)
kritikak:
Hamar ziztada, Asier Urkiza, Berria, 2022-05-15
«Zaputza, damua, koldarkeria eta etsipena bezalako sentimenduek bizi dituzte pertsonaiak. Gehienei eguneroko bizitzarekiko desgogoa nabari zaie, errutinaren atzaparretatik ihes egin nahia».
Literatura munduaz beste egitea izaki, Mikel Asurmendi, blogak.eus, 2022-09-29
«Mundu imajinario batean, liztorrak gara, halakoxeak ipuinetako pertsonaiak, izakari liztorrak eta ziztagarriak, baita mutanteak ere. Idazle honen mundu imajinarioa antzeman dut lan honetan, fikziokoa izanagatik errealetik hurbil den mundua, arrunt hurbil izan ere».