Iazko hezurrak
Iazko hezurrak
2014, nobela
384 orrialde
978-84-92468-65-2
azala: Lander Garro
Unai Elorriaga
1973, Algorta
 
2024, nobela
2019, nobela
Iazko hezurrak
2014, nobela
384 orrialde
978-84-92468-65-2
aurkibidea

Aurkibidea

LEHEN ATALA

Atzerriko egunkarietan aurkitutako hiru narrazio

Ilaretan

Bodrogiren zuhaitzak

BIGARREN ATALA

Atzerriko egunkarietan aurkitutako beste hiru narrazio

Hamar txakur

Etzanda

Hirugarrena

HIRUGARREN ATALA

Atzerriko egunkarietan aurkitutako beste bi narrazio

Izaretan

Ez kantu guztiak

LAUGARREN ATALA

Erosi: 21,85
Ebook: 3,12

Aurkibidea

LEHEN ATALA

Atzerriko egunkarietan aurkitutako hiru narrazio

Ilaretan

Bodrogiren zuhaitzak

BIGARREN ATALA

Atzerriko egunkarietan aurkitutako beste hiru narrazio

Hamar txakur

Etzanda

Hirugarrena

HIRUGARREN ATALA

Atzerriko egunkarietan aurkitutako beste bi narrazio

Izaretan

Ez kantu guztiak

LAUGARREN ATALA

 

 

Umeen alde

 

Gauza da arratsalde osoa duzula libre eta, amaren etxean bazkaldu eta gero, etxera bueltatu eta ordu erdiko siesta egin duzula. Liburu bat irakurtzen hasi zara ondoren, ordu bi egin dituzu. Hasita daukazun beste bat hartu duzu gero eta beste ordubete eskas egin duzu harekin. Hirugarren liburu batekin egin duzu ahalegina, baina hogei minuturen ostean konturatu zara nekatuta zaudela eta, zazpiak izan arren, ez duzula irakurtzen jarraituko. Kalera erabaki duzu, euria goian-behean.

        Etxeko eskaileretara irten zara orduan eta, demagun, kalera jaitsi barik, hirugarren solairura igo zara. Etxebizitza bateko atea ireki eta ikusi duzu bikote ezkonberria bizi dela hor, edo agian ezkondu ere ez direla egin, baina elkarrekin bizi direla duela gutxi. Eurek ezin zaituzte ikusi, jakina. Ez die erreparorik ematen eta azpiko arropatan dabiltza korridoretik, sukaldetik, eta lantzean behin laztan ez oso garbia egiten diote elkarri. Sofa gainean ekin diotenean, buelta hartu eta bazoaz, baina, kanporako bidean, balizko seme edo alaba bati buruz ari direla aditu duzu, eta badela garaia esan du mutilak, edo beste urte pare batez itxarotea komeniko zela edo hainbeste ere ez, edo uste duzu kapaz izango garela, edo ia mundu guztia da kapaz, eta isiltasuna.

        Kalera irten zara. Ez dabil jende asko, euriarekin, haizearekin. Uste baino urrunago heldu zara, ikusi dituzun bide-seinale batzuk ez dituzu ezagutzen. Komisariaren ondotik pasatu zara. Zabalik daude leihoak, harrigarria bada ere, eguraldi honekin. Zaratak entzuten dira barruan, kolpeak izan daitezkeenak ere bai. Atea zabaldu duzu, barruko inork ezin zaitu ikusi, jakina. Hirugarren solairuko neska bera ikusi duzu gela batean orduan, aulki baten ondoan, biluzik. Oso jarrera arraroan dago, ez da batere naturala, giharrak tentsioan behar ditu. Lau gizon daude inguruan, galderak egiten dizkiote. Batek bueltak ematen ditu gelatik, geldirik daude besteak.

        Kalera irten zara. Urduri zaude eta normalean baino arinago ari zara ibiltzen. Lehenengo bonbak hasi dira lehertzen, hegazkinei begiratu diezu. Ez dakizu ziur, baina iruditzen zaizu garajeak direla gordelekurik onenak, liburuetan irakurri duzunarengatik, pelikulak. Atari batera sartu zara, iruditu zaizu etxe horrek garajea behar duela. Baina eskaileretan behera egin beharrean, gora egin duzu. Etxebizitza bateko ate bat ireki duzu, demagun, hirugarren solairuan. Sartu egin zara. Lehengo gizon bera ikusi duzu, etxe berean, bakarrik orain, biluzik, dutxatik. Ume bat dauka sehaskan, negarrez, bonben zarata seguruenik. Gizonak ez daki zer egin, kalera joan umearekin, etxean eutsi, garaje batera, soto batera.

        Umea hartu duzu gizona jantzi bitartean. Isildu egin da, baina antsia batzuk egin ditu oraindik. Leiho bat lehertu da orduan gizonaren ondoan. Hil egin du. Ez da orain bonbarik. Etxera itzuli zara umearekin. Sumatu duzu ez duzula luzaro irakurtzeko astirik izango.