kritikak:
Indarkeriaren historia hurbila, Iraitz Urkulo,
Berria, 2014-12-21
«Telebista eta Interneten nagusitasunaren aroan, Elorriagaren proposamenak denok, neurri handi nahiz txikiagoan, pairatzen dugun indarkeriaren aurreko gogortze-prozesu kezkagarriari buruzko beharrezko gogoeta ere bultzatzen du».
Basakeriaren normaltasuna, German Kortabarria,
hiruka.eus, 2015-02-20
«Mundu berezia sortu du, beste behin, Unai Elorriagak, oraingoan ez kartoizko ezlekuan, Algortan jaio, hazi eta bizi den protagonistaren inguruan baizik. Bortxak eta hark eragindako saminaren obsesioaz bizi da Irene Arrias, haietan du jarrita arreta eta haien ikuspegitik begiratzen du mundua».
Indarkeriaren muinean, Javier Rojo,
El Correo, 2015-02-28
«Liburu osoa alderik alde zeharkatuz ideia nagusi bat topatzen dugu, liburuan bertan esplizituki adierazten dena: Indarkeria ez da salbuespena. Irakurlea ukabilkada batez bezala astintzen du liburu honek, eta jakina, hori ez da meritu txikia».
Ene bada! Kasik infinituen liburua, Edorta Jimenez,
Deia, 2015-02-28
«Titulua bera ere misteriotsua da, horren nondik norakoa gero zelan edo halan testuan argitzen bada ere. Eskertzekoa da Elorriagak gure hizkuntza eta iraganari egin dien keinua, noraino jo duen gure erroetako batzuen bila. Eskertzekoa, ene bada!, kasik infinituen liburu ausart eder hau, bere osotasunean».
Besteen mina, Estibalitz Ezkerra,
Gara, 2015-03-07
«Intelektoari begira Iazko hezurrak gizakiek beste gizakien kontra buruturiko krimenen eta haien oroitzapenaren gainean proposatzen duen irakurketa erakargarria da, baina dela datuen kopuruagatik dela tonuaren aukeragatik testu itxia gertatzen da eta irakurleari aukera handirik ez dio ematen».
Nobela ote?, Txema Arinas,
Berria, 2015-05-28
«Nik uste dut ordea nobelaren betiereko xarma zein funtsa gertutasun horretan datzala, nobelagilearen egiazko meritua, ez baldin bada haren eginkizun nagusia, gertuko eremu zein pertsonaiak sinesgarri asmatzea dela».
Iazko hezurrak, Joxe Aranzabal,
Faroa bloga, 2015-06-03
«Hari nagusiarekin batera, idazleak hainbat narrazio labur sartu ditu liburu honetan, indarkeriarekin lotuak. Horiek deskolokatu naute apur bat liburu hau irakurtzerakoan, beharbada narrazio laburrak irakurtzeko ditudan arazoengatik. ».
Hala ere, beti pauso bat aurrera, Saioa Ruiz Gonzalez,
Argia, 2015-09-27
«Eta gerraz, biolentziaz, indarkeriaz hitz egiten jarraitzen dugu beste behin ere. Betiko eta betiereko gaia. Iazko hezurrak nobelak erakusten du pauso bat aurrera egin dugula».