Pendrive
Pendrive
2013, narrazioak
136 orrialde
978-84-92468-50-8
azala: Gorka Lasa
Arrate Mardaras
1960, Abadiņo
 
 

 

EDITOREAREN EPILOGOA

 

Geure bizitzak idazten ditugu liburu den munduan, sei mila milioi hitz gutxienez, ehun eta hirurogeita bost orrialdeko hamabi milioi eta erdi eleberri belaunaldi bakoitzean, eta gehituz doa. Zenbat galaxiatan irakurriko ote dituzte? Noiz editatuko dira Lan guztiak edo Entziklopedia? Agian inoiz ez, gu ez bezala hilezkorrak omen dira materia, maitasuna eta literatura bera...

        Berdin dio norena den pendrivea, edo nork aurkitu duen. Hitzek, entzun ala irakurri, beste zerbaitetan arreta jartzen behartzen gaituzte. Hitzek, esan ala idatzi, beste unibertso bat sortzen laguntzen digute.

        Sosik ez dugu irabaziko, baina aberastu bai, aberastu egingo gara, aberasten ari gara.

        Irakurtzea maite dutenei eskainita dago lan hau.