AGURRA
Asko pozten naiz zu ezagutu izanaz, Sinda, eskerrak eman behar dizkizut, bihotz-bihotzez zure laguntzagatik. Irratian aurkitu zintudan goiz bateko umore saio batean, barre itzelak egin nituen zurekin, kontent zenbiltzan zure senargai ohiaren berri ematen. Berehala erakarri ninduzun zure xalotasunagatik.
Agur esateko unea heldu da, eta mesedea eskatzeko unea niretzat. Pertsonaiei pendrive bat zor diegu, memoria bat, ihesari utzi eta ezlekuetan lo egin ez dezaten. Pertsonaiei beste aukera bat eman behar diegu, eta geure buruei ere bai. Maitasuna lehergailu bat da, eskuetan leher lekizuke eta elbarri utzi, edo urre-meatze batean leher egin lezake, eta betiko aberatsarazi. Egizu ahalegina, Sinda, eta maitasunari beste bertsio bat eskatu, beste amaiera bat besterik ez bada.