Pendrive
Pendrive
2013, narrazioak
136 orrialde
978-84-92468-50-8
azala: Gorka Lasa
Arrate Mardaras
1960, Abadiņo
 
 

 

DEMAGUN

 

Idazle baten pendrivea aurkitzea lurrean. Putada galanta berarentzat, kopiarik ez badu egin. Ez gaitezen zinikoak izan, putada galanta nahiz eta kopia izan, beti dago bizkorren bat igarriko duena norena den, erran nahi baita agerian ez badago nor den probabilitateak aztertzen hasiko litzatekeela.

        Demagun jakintsu bati eman diola, kazetari edo filologo bati, eta estiloa aztertu duela: zurruna, erraza, eruditoa, hizkuntza ondo menperatzen duena, hizkuntza ondo menperatzen ez duena, betikoa, topikoa, misoginoa, feminista, astoa, sugandila...

        Demagun jakintsua beste idazle bat dela, eta berehala atzeman duela nor den egilea: ostu liezazkioke ideiak, eta pixka bat animatuz gero, berean utzi propio bezala, aurpegi gogorrak edonon daude eta.

        Zer egin lezake pendrivearen jabeak, etsi ezik, gogoratzen duenean sari desiratu eta madarikatu hartara aurkezteko izan zela agerian utziko zuten frogak bertan daudela, azken unean atzera egin bazuen ere?

        Demagun... baina ez, ia ziur erdalduna izango da aurkitzailea, ez du tutik ulertuko, eta dena ezabatu eta Donostiako maskorrari edo osaba Oskarri jaramon eginez, irudi mugikorrez beteko du. Ez dakizue a zer nolako suertea duzuen idazle euskaldunok horretan ere!