Poesia kaiera
Poesia kaiera
2002, poesia
64 orrialde
84-95511-35-5
Jon Arano
1961, Itsasondo
 
1992, olerkiak eta bertsoak
1991, poesia
1985, poesia
 

Zugabe sinfalta betigau

 

Amarrak hautsi zenituen,

soltatu zinen hegalditik

eta nik ezin egin

hainbeste denpora

zu alboan izan gabe,

argonauta galdua zara satelite,

auskalo zein galaxietatik.

Meteosatez jasotako azken irudiak

eite arrotzak esatera datoz,

ez da bizitza-inteligenteren seinalik.

Behin baino gehiagotan esan nizun

ez joateko planeta arraroak esploratzera.

Astronomia arrazionaldua: nolabait beti

iheserako jaioak diruditen ideien atzetik.

Galtokian nago noragabe orain,

orduoro dakuskit notiziarioak

emango balute ere zure berri.

Juan Debalde erbesteratu zen,

bizi da orain eta hemen Martin Pagatua,

Idisko Basterretxe bezain ondo gainera.

Baina bada eromenean zorook soilik

Ezagun dugun plazere arrastorik.

 

w1996