Poesia kaiera
Poesia kaiera
2002, poesia
64 orrialde
84-95511-35-5
Jon Arano
1961, Itsasondo
 
1992, olerkiak eta bertsoak
1991, poesia
1985, poesia
 

Ni ez naiz amengoa

 

Bada gauza bat oso handia dena,

Zerua deritza eta

Ez da denon eskura.

Okerrenean

Zeru rasoa nahiago dugu

Eta ez zeru galoiduna.

 

Ez nauzue zerutarra

Horrezpaleokoa nauzue,

Eta telefonoa hoska denean

Ez du niretzat jotzen.

 

Tabernariek bete dute

Berriz jornada

Eta irabazi jornala:

Jada atzoko periodikurik

Bazenik ere ez dakite.

Atera diote errendimentua

Hau da hau atarramentua!

 

Nire firma da xegundo

Eta primua ez baino

Nauzue xegundoi;

Bizi naiz, baina doi-doi,

Erregutu errukarri honengatik otoi!

 

Ez gara militarrak

Baizik eta zibil-txarrak

Ajuriaeneako apotzarrak

Lotutako morroiak.

Biba jopu zoriontsuak!

 

Espainola ere gustorago

Nintzateke lehenago,

Ezen ez euskal-lerdo

Santuon Herrisantuko lelo

Gernuzale lerdetsuon meneko.

 

Pesimistak pentsatua egia izan:

Dantzatutakoa ere ken,

Kenduko digute,

Iragana bera ezabatuko.

 

Goizik gabeko eresia:

Herriko festak direla?

Kalerik kale, alderik alde,

Dagi armiarmak hesia!

 

Ez dut egunonik izan.

Ez nauzue zerutarra.

Ni enaiz amengoa.

Horrezpaleokoa nauzue.

Euskalduna naiz eta ez nago harro.

Neure burua ezagun dut

Ia ez dut ni neu izan nahi.

 

w1994