Txalupaz promenadea
(Bikote preziatuena balantzan)
Non bikote ezkonberri paregabea arrotz sentitzen den, lehen aldiz gaua iragaiten duten bitartean kamino ertzean; zetazko paineluak airean, txantxeta artikuluak atzean...
Pariseko bidea. Apuntadoreak dio: Lurraren
errotazio higidura sentitzeraino...
Gizonari andreak: debru liztorra!
(sexu zehatza) sar iezadak miztoa
piztu duk nigan
istripu ezezagunaren
izu eta luxuria bikoitza!
Andreari gizonak: maradikazioa!
(modelo baldarra) porederik banu...!
barrabiletan sartu zaidan
zakil tentea atzeratu
ze leku arraroa
ostaturik balego
akabatzeko hasitakoa!
Aingeru korukoak: ...eta halere lubiziaren gunean
(ikaragarri gure une zoriontsuenak...
perbertsuak) ausartena da zeruen errainua!
Narratzaileak: Mementu honetan azaltzen da, ia estalia izan den eskenan sikopata maskaratua; ikusleek kaosa antzemango dute, oihu, kristal hautsien hotsa, borroka, oihalaren nahasmendua...
w1991