Poesia kaiera
Poesia kaiera
2002, poesia
64 orrialde
84-95511-35-5
Jon Arano
1961, Itsasondo
 
1992, olerkiak eta bertsoak
1991, poesia
1985, poesia
 

Zerbitzariaren burutazioak

 

Bizitza ez duk

modaz kanpoko taberna baten

tendatzekaldetik

zerbitzari bat

hondakinak ateratzen.

 

Goi amets

lurrean geratu

haiz trakets.

Hemen galtzen ikasten omen

ikasle aplikatuak gerade.

 

Gizonezkoak bakarrik

aurkitzen dituk zerbitzari

beste sexuaren bila habilelarik.

Probintzietako gaua beste frente bat duk:

Gizonezkoentzat bakarrik.

 

Munduaren ipurtzulo inguru baldres

Isatsondo du izena herri honek burjes

eta ni bizi naiz hango

bataz beste jai eta aste.

 

 

Neguan negua eta udan uda delako

beti hutsik isatsondo

eta barruko distira ez baino

kanpoko zikinbrilua

da errainu hori

baldres.

 

w1991