Poesia kaiera
Poesia kaiera
2002, poesia
64 orrialde
84-95511-35-5
Jon Arano
1961, Itsasondo
 
1992, olerkiak eta bertsoak
1991, poesia
1985, poesia
 

Argi eta itzaluneak ene alprojetan

 

Nagusia duzuen euskaldunak

Harako hartan esan nahi nuena zen

Zigarreta zela hatz artean

Fedearekin eusten nuen menbru bakarra.

 

Hori lehen hunan Maria Bideetako guztizko

Markatik fuerakoak hautsiak ditudala

Uste dunan arren

Maltzurkerien liburua hasi

Besterik ez dinat egin orain

Heroiez soilik ez baititun

Elikatu behar liburuak.

 

Goizean goiz esna:

Gosaltzeko zigarreta eta kafea

Manera polita galtzeko

Bizitzagan fedea

Edota fe de vida.

 

Nola nik uka egia

Batuko ditut poesia eta haragia

Jateko gogoak gizen-giharrak

Eta hezurraren salda salatzeko bidegabeak

Jaio naiz alproja

Itzal eta argiak ene alforjetan.

 

Hildakoei ez hildakoei ez

Bizidunei diet beldur

Ene patrikako argi-ilunak

Mugiarazten dituztenei

Hildakoei fitsik ere ez.

 

Ezer ez dakit eta egiten naiz maisu

Bai ogi bai ardau

Tori gutxienez manifestu hau.

 

w1991