Hondartza jendez hutsik
mendi beltzak belarrez beteta.
Barraskilo luze bat
gorputz astun batekin
pentsatzen ari da.
Loak hartu du
esnatu egin da.
Oraindik ez daki
non dagoen
bere luzearen bukaera,
non
bere astuntasunaren arintasuna.
Barraskilo luze bat
lau punta zorrotzeko mahai erdian,
mahai gainean tarta bat
labana bat sarturik
bere biribiltasuna puskatuz.
w1977