Poesia kaiera
Poesia kaiera
2001, poesia
64 orrialde
84-95511-23-1
Amaia Lasa
1948, Getaria
 
 

Egun batean Mari Sorginari

suzko emetasuna piztu zitzaion

bero beroa,

oso indartsua.

 

Haurtzaroan gauza gaizto bat bezala

erabili zuen;

haiek zikina zela zioten

eta betiko lotarazi zuen,

zenik ere ez jakiteko.

 

Mari Sorginaren emetasunak

urte luzeak lozorroan zeramazkien,

gorputzak mugimendu gabeko aire triste bat dantzatzen zuen

hoztasun urdinean.

 

Gau batean jolas batean sartu zen,

eta aho batek bere gorputza laztandu zuen,

iluntasunaren itzalean.

 

Mari Sorginaren emetasuna lozorroan zegoen,

esnatzera doa;

beltza gorri bihurtu zen,

eta jolaseko jostailuak,

ez ziren aurrerantzean zikinak izan.

 

w1971