Lizardi
Lizardi
sei otso eta lau ardi;
ni zikin eta zu garbi;
zuk lore eta nik harbi.
***
Eta zuk eskribatzen zenuen denboretan
mutilak ez baitziren hiltzen
kamino-bazterretan,
eta orduan Alfonso Sastre
mutiko kozkor bat zen,
eta deserrituak
herrian zeuden;
eta orduan gartzelan
ez zegoen gose-grebarik,
eta orduan
apaizak
apaiz
ziren,
eta orduan etzuten oraindik
ez Lauaxeta
ez Bronstein
asesinatu,
eta orduan
Gernikan etzen bonbardatu,
eta orduan...
eta orduan...
eta orduan...
***
Baina orain hemen bizi gara,
eta Euskadi berdeagoa da
eta nik nola eskribatuko
dut
Bihotz-Begietan bezalakoren bat...
Eta nik eskribatu dut
eta eskribatu dut
eta eskribatu dut...
eta, eta, eta Va eta VIa.
***
Lizardi
eguzki bat eta izar bi.
w 1974