Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Goizo ta berandu
Gure izar biak lengoan
alkar jo zigutenan.
Nork zekin izar biak
nora joango diran?...
Ire izarra goraka zetorrenan.
Nerea, beraka zijoanan.
Eten den betiko gure begi-soka;
gure zilar-lorratzak
baziazen alkarri bizkarka.
Eta i... egun argi bi intzanan,
nere bide ila esnatzen.
Eta ni... antsi bi nindunan
ames galdu bat urratzen.
Zergatik etorri ote nintzan
onen goizo bizi-maira?
Zergatik agertu intzanan
orren berandu lur-bazkaira?
Ai! ez eduki bear ik
urte batzuk geiago!...
Ai! ez eduki bear nik
batzuek gutxiago!...
w 1955