Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Ekaitza
Nai adina jolas
egin den nerekin.
i, nere katu;
ni, ire xagu.
Utzi, artu,
negar, poztu.
Gaur: «ator!»
Biar: «Agur!»
Orain samur;
gero uzkur.
Gaur arte itsu
netxegonan, Mari:
ni, ire begietan;
i, besterenetan.
Biotzak dezaken
maitasun guzia,
igan ustu ninan.
ik, nere biotza
esku artean arturik,
irri ta parre,
biurritu idanan.
Eta biotz gaixoa
odol tanta gabe
elkor utzi didan.
Itsas aserreak
ur geldia astinduz,
zaldi bustiak
sortzen zekin.
Aien erasoz
ertzeko aitzak
apar zuriz jazten dizkin.
Ezten pakerik
zelai urdinean;
zeruak orro,
tximistak airean
zorigaitza idazten din.
Ala naun ik gezur itzez
zoratzeraino irakin.
Maite galdaz sortu itunan
amaika olatu nastu.
Ur mendietan iraulka beti,
galdu ninan nere zentzu.
Eta orain... itsas irakin ontan,
—ez ontzi eta ez erruki—
bakar-bakarrik gelditu gaitun
borrokan, ekaitza eta ni.
w 1953