Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-02-9
Xabier Iratzeder
1920, Donibane Lohizune
2008, Beloke
 
 

Itsasoan

Itsasoan, itsasoan,

Uhain zabal zoroan,

Urrunerat itsasoan.

Zurekin maiz nindoan.

 

Ez zen han neurririk,

Ez zen han mugarik!

Zu kapitain ni lemazain,

Ez zen han gu bezain

Bihotzez alairik.

 

Urrunerat itsasoan

Zurekin maiz nindoan.

 

Ai! hango solasak,

kantuak, ametsak!

Uhain zoroz, amodioz

Betez han betikotz

Elgarren bihotzak.

 

Itsasoan, itsasoan,

Uhain zabal zoroan...

 

Geroztik nun gaude?

Zu hezur, ni fraide:

Zu zeruan, ni munduan,

Biak bat kantuan,

Euskaldunen alde.

 

Itsasoan, itsasoan...

Jainkoaren itsasoan,

Bozkario zabal eta osoan.

 

w1950