Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Arreba
Gure haur denboraz oroit zira ote?
Ahantziko zaitan ez dut uste,
Arreba, hil arte...
Itsas bazterrean biek elgarrekin
Ontuts zer lasterkak ditugun ba egin!
Zoin doatsu ginen nork lezake jakin!
Gure haur jostetez oroit zira ote?
Ahantziko zaitan ez dut uste,
Arreba, hil arte...
Orori behatuz irriz ginen ari.
Ez ginagoken so bata bertzeari,
Irri egin gabe kuxean elgarri.
Gure haur irriez oroit zira ote?
Ahantziko zaitan ez dut uste,
Arreba, hil arte...
Behin mutiko bat harrika jin zaitzun;
Ni lasterka jinik joan zen hortik urrun.
Zuretzat nor ote ez dezaket bentzun.
Balentriño hortaz oroit zira ote?
Ahantziko zaitan ez dut uste,
Arreba, hil arte...
Lehen zer irriak, zer nigar goxoak,
Biek elgarrekin egin ditugunak!
Beha bezat luzaz zure behakoak!
Amodio hartaz oroit zira ote?
Ahantziko zaitan ez dut uste,
Arreba, hil arte...
Tartean etxerat naizenean jiten,
Irri gutiago zaiku segur jauzten,
Bainan ez zaizkigu kantuak ahanzten.
Gure kantu hetaz oroit zira ote?
Ahantziko zaitan ez dut uste,
Arreba, hil arte...
Kantuz ari gare ba, bainan noiz arte?
Bertze bat eta zu noiz joanen zarete?
Zoazi bozik!... Noizbeit... nitaz oroit zaite...
Gure haur denboraz oroit zira ote?
Ahantziko zaitan ez dut uste,
Arreba, hil arte...
w1938