Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-02-9
Xabier Iratzeder
1920, Donibane Lohizune
2008, Beloke
 
 

Xahartuko...

Xahartuko ta kraskatuko naizenean,

ez jakin geiago zer pentsa, zer erran,

ezinduko naizenean,

pilpilkatuko zait halere bihotzean

betiko maitasuna.

 

Xahartuko, kraskatuko, ezinduko naizenean,

erranen dute, neri behatzean:

«Gaizo gizona!»

 

Elgarri

eginen dute

nitaz trufa, nitaz irri:

«Horrek zertako egin ote du

bere buruaz, bere bihotzaz

urtez urte

hainbertze pertsu,

hainbertze kantu?»

 

w1982