Hain maiztua dagoen Machadoren “bidea ibiliz egiten da” horri egindako emendakina proposatzen digu Barriok: “Bidea galderak eginez egiten da”. Halabeharraren bi zentzuekin (kasualitatea eta kausalitatea) jolas egiten dute agertokiaren erdian noraezean, nora ezean eta umezurtz agertzen zaizkigun pertsonaiek. Eta galderak pausatzen dizkigute, galdetzea bera balitz bezala giza indarrez ibilarazten dituzten tramankuluen energia berriztagarria. Galdera eta zalantza, nondik eta nora, zergatik eta zertarako. Iraganak eta orainak eta etorkizunari buruzko misterioaren eta ezjakintasunaren behe-lainoak inguratzen ditu pertsonaiak. Bertan daudela da ziur dakiten bakarra; eskaintzen diguten ziurtasun bakarra.
Mikel Antza