2074
2074
Pablo Barrio
Azaleko irudia: Maite Caballero
Diseinua: Metrokoadroka
2023, antzerkia
102 orrialde
978-84-19570-23-9
Pablo Barrio
1958, Agurain
 
2074
Pablo Barrio
Azaleko irudia: Maite Caballero
Diseinua: Metrokoadroka
2023, antzerkia
102 orrialde
978-84-19570-23-9
aurkibidea
 

 

18.

 

(Zerutik datorren txistua gero eta biziagoa da, hurbilagoa, eta zeruari begira daude denak, larrituta, zer den ez dakitela eta asmatu nahian.)

 

ailem: Ez dela izarra, esan dizuet.

 

alpontso: Misila ere ez du ematen, ezta?

 

santi: Ez, ez du ematen… (Isilunea) Eta misil batek jotako estazio orbital baten puska izango balitz?

 

alpontso: Izan daiteke, bai… satelite baten puska…

 

ailem: Erortzen ari da… (Gero eta larrituago) Ai, ama! Guregana dator, ez zaizue iruditzen?

 

santi (gero eta beldurtuago): Bai… bai… guregana… bai…     

 

abuela (beldurrak jota, ihesean, txaldatxur zaharrari bultzaka): Korri…! Txaldatxur, korri…! Errege Magoak ez diraaa…!

 

(Ihesari ekiten diote denek, arrapaladan, nahasmen handia sortuz. abuelaren bultzadari iskin egin eta txaldatxur zaharra bakarrik geratzen da oholtza gainean, zutik, tinko, zeruaren aldera burua bueltatu gabe. Txistuak gorena jo eta, ziplo, goitik erorita, klanka!, puska metaliko batek kolpe lehor bat jotzen du oholtzaren kontra.)

 

txaldatxur (kolpeak jo eta berehala, adoreak hartuta, besteei errietan): Koldar horiek! Non sartu zarete, dio!!! Satelite pusketa ziztrin bat baino ez da izan!

 

(Gordelekuetatik atera eta apurka-apurka bueltatzen dira besteak.)

 

abuela (ahots estuan): Hau eskapada, maiteak, hau eskapada…

 

txaldatxur: Kaguen la potrusia! Franco ohean hil? Ez nau harritzen, zuekin behintzat… jai!