2074
2074
Pablo Barrio
Azaleko irudia: Maite Caballero
Diseinua: Metrokoadroka
2023, antzerkia
102 orrialde
978-84-19570-23-9
Pablo Barrio
1958, Agurain
 
2074
Pablo Barrio
Azaleko irudia: Maite Caballero
Diseinua: Metrokoadroka
2023, antzerkia
102 orrialde
978-84-19570-23-9
aurkibidea
 

 

19.

 

(Nola edo hala, sustoa pasatu eta bere onera bueltatzen da dena.)

 

alazne (santirengana hurbilduz, pentsakor): Aizu, Santi, eta zer gertatu zen gero? Lehenengo izurritea eta gero…

 

santi: Gero? Zer ez zen gertatu gero? Merkatuaren algoritmoak bere bidea jarraitu zuela.

 

alazne: Merkatua?

 

santi: Munduaren algoritmoak? Zergatik ez zuen munduak ez-mundurako lehen hasitako bidetik jarraitu behar?

 

alazne: Ez dakit, ez zenuten ezer ikasi? Hizketa alferretan jarraitu zenuten entretenituta? Ulertzeko zaila ez al da?

 

santi: Eta erraz ulertzeko ez al da? Zahar egoitzetako adinekoen moduan, ez al ginen denok herritar izatetik merkantzia izatera pasatu? Bada, hori! Pixkanaka-pixkanaka, Korporazio Nagusien eskuetara pasatu zen pasatzeko geratzen zen guztia…

 

ailem: Herrietan, ez kale garbiketa bakarrik, udala bera ere jarri zuten lizitazioan… ala ez zen horrela izan?

 

alpontso: Zergatik ez? Esan nahi dut, ez al zuen hari logiko berberak dena josten? Zergatik, orduan, Administrazioa ere ez pribatizatzea?

 

alazne: Korporazio Nagusiak Alkate, Lehendakari eta Errege, beraz?

 

santi: Administrazioa, armagintza, bankuak, mediak, teknologia, energia… hari sendo batez ondo josita dena. Ez zen horrela izan? Ala asmatzen ari naiz?

 

(Isilunea.)

 

alazne: Nola zen posible inork ezer ez ikustea…?

 

(Isilunea.)

 

alpontso: Horixe bera esaten dut, nola da posible inork nire abanikoa ez ikustea? Hain urruti ere ez da egon behar…

 

(Isilunea.)