R arrazarena
R arrazarena
Mark Twain
itzulpena: Mitxel Sarasketa
1988, narratiba
144 orrialde
84-86766-17-6
azala: Garbiñe Ubeda
Mark Twain
1835-1910
 
 

 

ESKER EMANALDIAREN EGUNA
ETA INDIOAK
[38]

 

      Esker Emanaldiaren eguna Ingalaterra Berrian sortu zen, puritanoak konturatu zirenean bere auzoak, indioak, suntsitzen arrakasta izan zutela, beren auzoek, indioek, eurak suntsitzea lortu beharrean. Esker Emanaldiaren eguna ohitura bilakatu zen, zeren urteen joanarekin denbora igarotzean ikusi bait zen suntsiketa elkarrekikoa izateaz erabat amaitu zela erabat gizon zuriaren alderako, hau da, Jainkoaren alderako; beraz, bidezkoa zen horretaz Jainkoari eskertzea eta urteko ohizko ospakizunak luzatzea... Esker Emanaldiaren eguna ospatzearen jatorrizko arrazoia aspaldi galdu da, indioak aspaldi izan bait dira ulergarriro eta gogaraz suntsituak, eta zegozkion eskerrak emanez itxita dago Jainkoarekiko kontua. Baina ohiturak oraindik irauten du festa nazional bezala, eta amerikar presidenteek eta estatuetako gobernariek zerbait eskergarriren bila jotzen dute urteoro, gero esker horiek zenbait esaldi zorrotz eta gurkariz aldarrikapen tankeran jartzen dituzte eta lurraldeko herri guztietako pulpitoetatik irakurtzen da, kontzientzia nazionala errazkada batez garbituz, eta pekatua aintzinako tokian ezartzen da berriro.

 

 

 

38. Autobiography.